Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada
Entxufeak (Plugs)
Bainuontzi biguna (maketa) - Mamu bertsioa [Soft Bathtub (Model) – Ghost Version] eta Bainuontzia – Modelo gogorra (Bathtub – Hard Model), biak 1966koak
Iruzkinak
Motor biguna Airflow-erako (Soft Engine for Airflow), 1966
- Izenburua:
- Motor biguna Airflow-erako (Soft Engine for Airflow), 1966
- Erakusketa:
- Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta industria | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Sinbologia | Kontsumoa | Herri-kultura | AEB | Patty Mucha
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Eskultura | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Oldenburg, Claes
Autoa dugu Estatu Batuetako beste ikono bat, estatubatuar izpirituaren ikur indartsua. 1965an, Oldenburg-ek erabaki zuen hauxe izango zela bere gai berria.
“Gizakiak egindako bere buruaren ordezkoen artean, automobila da beti hor dagoena, lehiakorra dena eta arriskutsua dena. Autoa da, era berean, modurik inuzenteena gizakia irudikatzeko. Gure robota”.
Automobil-modelo guztien artean, estatubatuarrentzat 1930ko hamarkadako Chrysler Airflow da oihartzun kultural gehien duena. Goraipatu egiten da bere diseinu “aerodinamikoagatik”, munduko lehenengoa. Oldenburgek bere ikerketa hasi zuen Carl Breer bisitatzera joan zenean, alegia, jatorrizko 1935ko Airflow modeloaren diseinatzailea.
1960ko hamarkadan, estatubatuar askorentzat automobila ia bigarren azal baten modukoa zen. Oldenburg automobila neurtzen eta marrazten hasi zen; eta Patty Mucha emaztea erabili zuen gizakiaren neurrien eredu bezala. Horrek erakusten du artistak nola heltzen zion gaiari: giza gorputzaren metafora bat bezala.
Salbuespen gutxirekin, gai honen inguruko bere instalazioek ez dute automobilaren “gorputza” irudikatzen, baizik eta bere osagaiak; bere “barruko organoak”. Marrazki ugari egin zituen, baita automobil zati “gogorrak” eta “bigunak” eraiki ere; erradiadoreak, sekzioak eta motor zatiak, ihes-tutuen zatiak, kable-konektoreak, torlojuak eta gurpilak.
Airflow-aren eskultura bigun gehienak eskuz margotu eta josi zituen. Mihisez egindakoak dira, miraguanoz, apar antzeko material natural batez, beteak. Beraz, ez dute zerikusirik jatorrizkoaren material metaliko gogorrarekin eta iragazgaitzarekin.
Airflow-aren sortak aldaketa garrantzitsua ekarri zuen Oldenburgen irudi-katalogora; teknologiarantz eta industria-paisaiarantz aldaketa bat izan zen.