Edukira zuzenean joan

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada

Sagu geometrikoa, 1971

Info gehiago

Iruzkinak

Sagu-Museoa eta Izpi-pistolen atala (Mouse Museum and Ray Gun Wing), 1977

Izenburua:
Sagu-Museoa eta Izpi-pistolen atala (Mouse Museum and Ray Gun Wing), 1977
Erakusketa:
Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada
Gaiak:
Artea eta pertzepzioa | Artearen demokratizazioa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Tamaina | Herri-kultura | New York | Coosje van Bruggen | Mickey Mouse | Dualtasuna
Artelan motak:
Eskultura | Instalazioa | Ready-made
Aipatutako artistak:
Oldenburg, Claes

Oldenburg-en Sagu-Museoa hainbaten nahaste-borrastea dugu: salgaiak, kitsch produktuak, gauza bitxiak, jostailuak eta Oldenburgek egindako maketak miniaturan, besteak beste. Artistak urte askotan zehar bildu zituen, eta hasieran denak batera ipini zituen panpina-etxe batean egongo balira bezala. Gero bildumari honako izena jarri zion: Herri-Artearen Museoa, New York Hiria. Museoak buletina izango zuen, baita erosketa-batzorde bat ere, egiazko museo batek bezala.

Sagu-Museoa lehenbiziko aldiz erakutsi zenean, Kassel-eko 1972ko Dokumenta 5 azokan, eraikinak kutxa handi baten itxura hartu zuen. Bakarrik barruan zinela ikus zenezakeen Museoaren sagu-itxura. Museoak bere egungo forma 1977an hartu zuen, lankidetzan aritu ondoren Coosje van Bruggen nederlandar artistarekin, eskultorearekin eta arte historialariarekin.

Ikus dezakezunez, Oldenburgen Sagu-Museoak ere kamera itxura du, oraintxe ikusi dugun Sagu geometrikoaren parekoa. 

Zinema-kamera dirudien Sagu geometrikoak zinemaren ikur batean du inspirazio-iturri, Walt Disney-ren “Mickey Mouse”-n, hain zuzen. Eraikin bat denez, lehen zinema-estudioa  du gogoan, Edisonen “Black Maria”.

Museoaren barruan, bitrina bat dago gela ilun baten paretan zehar, bizi-bizi argitutako zinta bat bezala. Oldenburgek bitrina hori pelikula batekin, zintarekin, konparatu izan du, nahiz eta hemen filmik ez proiektatu, izan ere, ikusleak dira zintan zehar ibiltzen doazenak. Bitrinaren barruan 381 objektu daude.

Museoren parte ere bada, Izpi-pistolen atala, museoaren barruan egon ez arren, egitura exentu bat izan arren. Oldenburgek angelu zuzena zuten objektu mordoa bildu zuen, esaterako, metalezko zati herdoilduak eta eskularru erabiliak. Biak ala biak dira “izpi-pistolak”, egiazki eta metaforikoki. Lagunei ere eskatzen zien aurkitzen zituzten objektuak berari ekartzeko.

Sagu-Museoan dauden objektuen formak, egiturak eta koloreak konparatzen hasten zarela, justaposizio arraroak aurki ditzakezu, eta harrituta gelditu. Oldenburgi asko gustatzen zaio aurkakoak elkarrekin jartzea. Txikia handiarekin, biguna gogorrarekin, “goi-mailako artea” eta herri-kulturak dituzten ikuspuntu desberdinak.

Zure posizioa aldatu; gauzei urrunetik erreparatu, edo oso gertutik. Begien aurrean dituzula begiratuz gero, ezusteko ikuspuntua bistarazi ahal dizute. 

Oldenburgen lanetan beti gertatzen den bezala, ikuspuntuan dago koska.

BESTE ATALAK

Sarrera

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Kalea (The Street), Judson Gallery

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Kalea (The Street), Reuben Gallery

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Izpi-pistola (Ray Gun)

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Banderak (Flags)

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Denda I (The Store I)

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Denda (The Street), Green Gallery

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Patata frijituak ketchuparekin (French Fries and Ketchup), 1963

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Zoru-tarta (Floor Cake), 1962    

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hiria buruz behera (Upside Down City), 1962

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Mamu-arropategia (M.M.-rentzat) [Ghost Wardrobe (for M.M.)], 1967–69

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Entxufeak (Plugs)

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Motor biguna Airflow-erako (Soft Engine for Airflow), 1966

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Bainuontzi biguna (maketa) - Mamu bertsioa [Soft Bathtub (Model) – Ghost Version] eta Bainuontzia – Modelo gogorra (Bathtub – Hard Model), biak 1966koak

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Argazki-collagea

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Ezpainetako erraldoia (Giant Lipstick)

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Zigarro-mutxikinak – Eskala ertaina (Fagends – Medium Scale), 1967

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Filmak