Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada
Denda I (The Store I)
Patata frijituak ketchuparekin (French Fries and Ketchup), 1963
Iruzkinak
Denda (The Street), Green Gallery
- Izenburua:
- Denda (The Street), Green Gallery
- Erakusketa:
- Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artea eta umorea | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Arte-galeriak | Publizitatea | Herri-kultura | Patty Mucha
- Artelan motak:
- Eskultura | Performance
- Aipatutako artistak:
- Oldenburg, Claes
Oldenburg-en bigarren ekintza Dendarekin galeria batera eramatea izan zen, aurreko batean Kalearekin egin zuen bezalaxe. Galeria ezaguna zen, Green Gallery hain zuzen. Eskura zegoen espazio handiago horretaz baliatuz, artistari ideiak bururatu eta zenbait artelan berri sortu zituen.
Oldenburgen objektuek bisitariak txiki-txiki bihurtzen zituzten, eta desafio egin objektu arrunt horiek modu berrian ikus zitzaten. Hasierako forma itzel hauei Eskultura bigunak deitu zien.
Lehenbizikoa Izozki-kukurutxo erraldoia izan zen. Ikusmolde berri horrekin, bere tamaina bitxiak sortua, ia-ia gizakia zirudien. Lurrean zegoen jarrita, indarge, gorpu bat balitz bezala. Artelana Philip Johnson arkitektoak erosi zuen.
Formak Oldenburgek marraztu zituen; eta josi, aldiz, garai hartako bere emazte Patty Mucha-k. Esan beharra dago salgaien erreprodukzio hutsak baino salgaien iragarkien erreprodukzioak zirela. Argazkian ikus dezakezun moduan, objektuak, hazita eta aho zabalik zeudelarik, euren buruen karikatura modukoak ziren. Horietako asko sexualki iradokitzaileak ziren. Inaugurazioa egin ondoren, erakusketa-espazioaren barnealdera mugitu zituzten, beste behin jendearen pertzepzioa alda zezaten.
Izpi-pistolen antzerkia ere bistarazi zuten, baina performanceen diapositiben bitartez; aktoreen antzezpenak argazkian ageri ziren, Oldenburg eta Patty Mucha barne zirela.