Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada
Banderak (Flags)
Denda (The Street), Green Gallery
Iruzkinak
Denda I (The Store I)
- Izenburua:
- Denda I (The Store I)
- Erakusketa:
- Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta umorea | Artea. Merkatua | Artearen demokratizazioa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Kolorea | Materiala | Tamaina | Kontsumoa
- Aipatutako artistak:
- Oldenburg, Claes
Sentitu zuenean kalearen gaia agortu zuela, Oldenburg-ek esan zuen:
“Behera begira gelditu ordez, nolabait esateko, aldeetara begiratu nuen: eta denden barrura”.
1961ean, Oldenburgek ideia bat aztertu zuen: denda batean artelanak saltzea. Manhattaneko East Second Street delakoan, denda txiki bat alokairuan hartu zuen, eta udan nahiz udazkenean estudio modura erabili. Dendari ikur bat margotu zion atean, “Izpi-pistolagintza Konpainia”. Orduan, eskulturaren formaren ideia bera berraztertzeari heldu zion. Denda I abenduaren 1ean zabaldu zen.
Bere “dendan”, kolore biziko igeltsuzko eskulturak, jakienak eta beste salgai batzuenak sortu zituen, tartean, tresnenak, behi-xerrenak eta azpiko arropenak. Objektu gehienak neurri arrarokoak edo eskala handikoak ziren.
Artistaren umore-sena Denda artelanean nabarmendu zen. Arteari kutsu intelektuala kentzeko borrokatu zen, eta ostera jarri zuen egiazko bizitzan tinko.
Dendan guztiak irregularra ematen zuen, gainazala deseginda edo pikorrekin baitzegoen. Objektuek giza tankera hartzen hasi ziren, hau da, soinak, ahoak eta ezpainak. Halako artelan piloa egin zuen, kontsumismo modernoaren mentalitatea islatu nahian, alegia, “guztia saldu behar da”.
Oldenburg publikoarekin jolasean ari zen. Hala ere, ideia serioak ikertzen ari zen artearen merkantilizazioaz. Aldi berean, hasi berria zegoen bere epe luzerako aztergaiarekin objektu arrunten potentzial metaforikoaz.
Are gehiago, bere lanak galeria batean saldu ordez, Oldenburgek bere “salgaiak” zuzenean bere publikoari saltzen zizkion.