Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada
Zigarro-mutxikinak – Eskala ertaina (Fagends – Medium Scale), 1967
Sagu geometrikoa, 1971
Iruzkinak
Filmak
- Izenburua:
- Filmak
- Erakusketa:
- Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta emozioa | Artea eta umorea | Sorkuntza artistikoa | Patty Mucha | Erotismoa
- Artelan motak:
- Ikus-entzunezkoa
- Aipatutako artistak:
- Oldenburg, Claes
1960ko hamarkadan, Oldenburg-ek bere film amateurrak egin zituen Super 8an. Bere buruarekin jakitun dagoenaren ironia dute.
Haren orduko emazte Patty Mucha etzanda dago lehoinabar larru baten gainean, lizunki begira, film bateko izarra bailitzan. Alabaina, tapakia gezurrezkoa da; glamour ironikoa. Andy Warhol artista argazki batean ikus daiteke, kamera heltzen.
Pelikulen mozketetan ikusten da Oldenburgek asoziazioa erabiltzen zuela irudiak muntatzeko eta editatzeko.
Publizitate-hesi erraldoi batean, emakumezko bat ageri da eraikin baten gainean bikinia eta bakero baten kapela jantzita dituela. Bere hanka biratzen du, musika kaxa bateko dantzaria baten antzera. Tartean beste irudi batzuk txertatu zituen, alegia, “eskultura bigunen” estudioko irudiak sartu zituen, hain zuzen, banana bat idulki batean. Irudiak konbinatuz gero, ulertzeko modua aldatu egiten da: segituan, irudiak muntaketa ironiko eta erotiko bihurtzen dira.
Dena den, zati batzuetan, artistaren alderdi ilunagoa azaleratzen da. Minutu batez, hilerri publiko bat ageri da, eta hurrengoan, monumentu publiko bat, eskultura moderno bat, alegia. Oldenburg bere automobilean gidatzen doa hilobi-monumentuen aurretik: Obeliskoak, greziar tenpluak, “erraldoiak” zein “txikiak”; marmolezko objektu horietan zehar bidelagun garamatza, gero eta patetikoagoa den bidaia batean.