Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada
Motor biguna Airflow-erako (Soft Engine for Airflow), 1966
Argazki-collagea
Iruzkinak
Bainuontzi biguna (maketa) - Mamu bertsioa [Soft Bathtub (Model) – Ghost Version] eta Bainuontzia – Modelo gogorra (Bathtub – Hard Model), biak 1966koak
- Izenburua:
- Bainuontzi biguna (maketa) - Mamu bertsioa [Soft Bathtub (Model) – Ghost Version] eta Bainuontzia – Modelo gogorra (Bathtub – Hard Model), biak 1966koak
- Erakusketa:
- Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa | Artea eta umorea | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Materiala | Herri-kultura
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Oldenburg, Claes
Oldenburg-en berezitasuna aurreikuspenak iraultzea da. Mundu guztiak daki bainuontzi batek zein itxura duen. Baina, ba al dakigu benetan? Uste badugu eskultura batek itxura jakin bat izan beharko lukeela, alegia, itzela, serioa eta gogorra. Lan honek gure pertzepzio hori hankaz gora jartzen du. Surrealisten antzera, Oldenburgek nahita nahasten ditu gure zentzumenen loturak. Modu horretan, leuna dena zimurtu bihurtzen da; eta gogorra izan beharko lukeena, aldiz, bigun.
Bainuontzi biguna – Mamu bertsioa lanean, bainuontzia tristerik dago paretan esekita, lehortu behar den galtzerdi zahar bat balitz bezala. Beraz, aldez aurretik gogorra, zurruna eta portzelanazkoa izan beharko lukeenak porrot egin du. Axolagabe batek bainu bero gehiegi hartu izan balitu bezala da.
Bainuontziek estereotipo bat dute: garbiak dira, zurrunak, egonkorrak eta aldagaitzak. Hain zuri dirdiratsua dute, non lasaitu egiten duten.
Bainuontzi bigunaren mihisea malgu eta zikin itxurakoa da, bainuontzi batek izan beharko lukeenaren kontrakoa. Grabitatearen menpe utzita dago, eta grabitatearen eraginez, ia-ia bizidun bihurtu da.
“Grabitatea da nire itxura-sortzaile kuttuna”.
Umorean eta fantasian dago koska, beste behin. Izan ere, Oldenburgek objektu arruntak goi artearen mailara goratzen ditu.
Bertsio biguna egin ondoren, objektua itxura “gogorrean” berrikusi ohi du. Ikus dezakezun moduan, Bainuontzi biguna mihise bat da, miraguanoz betea. Modelo gogorra eta handia, aldiz, zurez eta kartoi mehez dago egina, esmaltearekin eta errotulatzailearekin margotua. Ikusleentzat, bat-bateko aldaketa hauek zentzumenen asoziazioan berrikuste bat dira. Berrikuste bat gure eguneroko errealitate erosoari buruz.