Edukira zuzenean joan

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak

Autorretratua, xaboi burbuilarekin

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Erakusketa honek Max Beckmann-en garrantzizko zenbait lan hautatu biltzen ditu, hau da, hogeigarren mendeko artistarik garrantzitsuenetako baten lanak. Beckmann Leipzigen jaio zen, 1884an, eta bere bizitza luzean zehar, Weimarren, Parisen, Frankfurten, Berlinen, Amsterdamen eta New Yorken bizi eta lan egin zuen, azken horretan 1950ean hil zen arte. Oso ezaguna da bere pintura lanengatik, besteak beste bere ibilbidearen bukaerako triptiko handiengatik, edo lan grafikoen sail handiengatik, hala nola Infernua sorta, 1919koa, eta Berlingo bidaia, 1922koa; izan ere, gaur egun ere Weimarko Errepublikaren funtsezko kritika gisa ikusten dira.

Hemen, lehen aldiz hain modu zabalean, aukera izango duzu Beckmannen lanean hain ezaguna ez den alderdi erakargarri bat ezagutzeko: akuarelak eta pastelak. Lan hauetako gehienak 1930eko eta 1940ko hamarkadetan sortu zituen. Margolan eta lan grafikoekin sortu zituen, eta, zenbaitetan, haiei loturik daude. Baina badute berezko izaera: akuarela eta pastelek, sarritan, artistaren sormenaren alde arinagoa, bat‑batekoagoa eta esperimentalagoa erakusten dute.

Erakusketan, era berean, Beckmannen paper gaineko obren adibide ezin hobeak daude ikusgai. Aldi bakanetan egon dira ikusgai publikoaren aurrean: gehienak mundu osoan sakabanatutako bilduma pribatu txikietatik datoz, eta asko oso hauskorrak dira. Lan horiek Beckmannen ikuspegi berri bat ematen dute, paper gaineko pintorearena, alegia. Aukera dugu hurbiletik begiratzeko haren maisutasun teknikoari, eta ikusgai izango ditugu Beckmannek urteetan zehar bere buruarekin, sormenaren aldetik, izan zituen irudi bidezko elkarrizketa zoragarriak.

Entzungailu honen bidez, lan bakoitzari buruzko azalpenak entzungo dituzu, bai eta Mayen Beckmannen argibide esanguratsuak ere. Mayen Beckmann artistaren iloba da, eta erakusketaren antolatzaileetako bat. Gainera, Beckmannen bizitzako gertaera nagusien berri izango duzu: asaldura politiko handiko garai dramatikoan bizi izan zen, eta bere lanetan, sarritan, bai egoera pertsonala bai inguruan zuen munduko gertaera orokorragoak islatu zituen. Erakusketaz gozatzea opa dizugu.

BESTE ATALAK

Sarrera

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Autorretratua, xaboi burbuilarekin

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pierrot eta maskara

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Marie Swarzenskiren erretratua

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Topaketa gauean

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Artistaren egongela

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Autoerretratua

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Suge erregea eta emakume otarraina

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Tailerra

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mendi paisaia

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Errusiako pabilioiaren eraisketa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Quappiri hondartzako kafetegian egindako erretratua

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Eguna eta ametsa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Funanbulua (Akrobata pisuarekin)

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Unibertsoaren ametsa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pandoraren kutxa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Jatorrizko gizakiak

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago