Max Beckmann: urmargoak eta pastelak
Tailerra
Errusiako pabilioiaren eraisketa
Iruzkinak
Mendi paisaia
- Izenburua:
- Mendi paisaia
- Erakusketa:
- Max Beckmann: urmargoak eta pastelak
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa | Sormena | Argia | Kolorea | Perspektiba | Paisaia | Alemania
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa | Objektibotasun Berria
- Teknikak:
- Akuarela
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Beckmann, Max
Max Beckmann Berlinen bizi izan zen 1933tik 1937ra. Urte haietan zehar, egonaldi franko egin zituen haren amaginarreba Frida Kaulbach-en etxean, Ohlstadt herrian. Bavarian, Murnauko hegoaldeko landa paisaia iradokitzaile eta goroldiotsuan eta inguruko basoetan, bere obretarako hainbat gai xume aurkitu zuen: belarra moztea; naturan bertan sakon barneratzea; basoetan zehar bidexkak sortzen dituzten egurgileak. Etxearen ondoan, baratzea zuten. Bidenabar, 1920ko hamarkadan egindako lanetan ere, Frankfurt inguruko baratzeak, berotegiak zituztenak, pintatu zituen. Ohlstadt herrian egindako lan honetan, motiboak lotura interesgarriagoa du landa paisaiaren topografiarekin. Artista trikimailu txiki batez baliatu zen lotura hori ezartzeko. Hona hemen Mayen Beckmannek horri buruz dioena:
Mayen Beckmann:
... egia esan, mendebaldeko ikuspegia da, baina irudian mendikatea ageri da, eta etxetik begiratuta, mendiak hegoaldera daude. Artistak ikuspegi biak uztartu ditu, eta horrela, lan ona lortu du. Halaber, landa paisaiaren irudikapen irreala sortu du. Bitxia da, Kaulbach familiak 40 urte lehenago egindako pinturak ditu, eta haietan ikuspegi bera ageri da; han ikus daiteke nolakoa izan beharko zukeen paisaiak, artistak irudikapen errealista egin nahi izan balu. Artista bakoitzak bere interesak ditu, eta Beckmannek lorategi beraren ikuspegi bi uztartu ditu. Horrela, landa paisaia are ederrago irudikatu du. Gainera, azken finean batek esan dezake: horra hor Zugspitze mendia eta Alpeetako gailurrak. Kontua da mendebaldean egon beharrean, hegoaldean daudela.
Max Beckmannek badu beste lan bat, akuarela honen garai berekoa izan daitekeena. Han, Kaulbach familiaren landa etxeko leihotik irudikatutako ikuspegi zabalagoa eskaintzen digu. Halaber, lan horretan, garrantzi handiagoa ematen dio behatutako eszenak duen espazioaren sakontasunari. Dena den, oro har, landa paisaiak gutxitan ageri dira Beckmannen obra osoan, eta natura hilak, eta bereziki, pertsonen irudiak dira nagusi.