Max Beckmann: urmargoak eta pastelak
Errusiako pabilioiaren eraisketa
Eguna eta ametsa
Iruzkinak
Quappiri hondartzako kafetegian egindako erretratua
- Izenburua:
- Quappiri hondartzako kafetegian egindako erretratua
- Erakusketa:
- Max Beckmann: urmargoak eta pastelak
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta umorea | Kolorea | Biluzia | Alemania | Quappi (Mathilde) Beckmann | Subjektibotasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa | Objektibotasun Berria
- Teknikak:
- Akuarela
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Beckmann, Max
Alemaniako arte modernoko biluzirik deigarrienetakoa Wiesbadengo museoan ikus daiteke. Burutik behatzetaraino, Max Beckmann-en begiradak Quappi-ren gorputz lerdenari goitik behera begiratzen dio. Ohean etzanda dago, eta zigarreta erretzen ari da. Haren eskuineko hanka axolagabe pasatzen du bestearen gainetik; eta oinean zapatila gorria du zintzilik. Bitxiak daramatza eta haren buruaren ondoan, familiaren altzo txakurra dago, etzanda. Obra horren izenburua Emakume biluzia txakurrarekin da, eta Frankfurten pintatu zuen, 1927an. Quappiren benetako izena Mathilde zen, eta August Friedrich von Kaulbach margolariaren alabarik gazteena zen. Bekcmann baino 20 urte gazteagoa zen, eta bere bigarren emazte bihurtu zen 1925ean. Halaber, artistaren modelorik gogokoena izan zen. Hainbat erretratu pintatzen zizkion, eta rol ugaritan ageri da beste koadro batzuetan. Biek atsegin zuten bidaiatzea. Italiara, Frantziara, Parisa eta Baden‑Badenera bidaiatu zuten, eta gero, batez ere, Bavaria Garaian eta Ipar Itsasoko kostaldean izan ziren. Mayen Beckmann:
... hiru aste hondartzan, igeri egiten, kanpoan jaten, erlaxatzen, eta ongi pasatzen, besterik gabe. Egungo edozein turistari buruz daukagun kontzeptu berbera. Horrela agertzen da Quappi hemen, Udako jantzi bat aldean duela eserita dago, Zandorfen, hondartzako kafetegian. Pozik dago. Ostra platerkada bat dago mahai gainean, eta Chablis botila bat; uda da, bero dago, hori guztia biltzen da hemen. [...] Mundua den bezalakoa da, eta Beckmann zoriontsua da guzti horrekin.
Berez sortutako obra honen gisako margolanetan akuarela da teknikarik erabiliena. Argi dago aukera sortzen zenean egiten zituela, eta beti umore onez zegoenean. Erraza zen materiala maneiatzea, eta margotzeko tresnak edozein lekutara eraman zitezkeen. Kolorea, izan garbia zein nahastua, modu arinean eta azkarrean aplikatzen du, eta unean‑uneko giroa atzematen du. Quappiri hondartzako kafetegian egindako erretratua lanak erakusten digu une horretan, udako oporraldiaren ondoren, erraza dela artistarentzat bere artean irudikatu nahi duena adieraztea.
«Bizitza sinplea, egonean egotea. Pentsamendurik edo ideiarik gabe. Naturatik bertatik eta nire barrenetik sortutako kolorez eta formez osatua. Ahalik eta ederrena».