Max Beckmann: urmargoak eta pastelak
Unibertsoaren ametsa
Jatorrizko gizakiak
Iruzkinak
Pandoraren kutxa
- Izenburua:
- Pandoraren kutxa
- Erakusketa:
- Max Beckmann: urmargoak eta pastelak
- Gaiak:
- Mitologia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Sinbologia
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa |
- Teknikak:
- Gouache
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Beckmann, Max
Pandoraren kutxa eta Jatorrizko gizakiak adibide deigarriak dira, Beckmann-ek lan zaharrei heltzeko, eta haiekin berriz lan egiteko zuen ohitura erakusteari dagokionez. Bi obrak, jatorriz, 1930eko hamarkadakoak dira. Pandoraren kutxa Käthe Von Poradari utzi zion, Parisen, 1939ko bukaeran egindako erakusketaren ondoren. 1947an, obra Princetonera bidali zuten. Han, Charles Parkhust arte historiagileak erosi zuen; izan ere, «tonu horailak» eta eskuinaldeko arlekinaren irudia gustatu zitzaizkion. Hala ere, Beckmannen eskuetara itzuli zen, eta obra horren gainean lan gehiago egingo zuela adierazi zuen.
Mayen Beckmann:
... obrari begiratzen dio beste behin, eta bere buruari esaten dio «mm, lan interesagarria da». Orduan, pintzela hartu, eta lan berri bat aterako du hortik. Nahiko ondo ikus daiteke lehen irudiaren oinarrizko elementuak […] gainetik margotuta dagoen liburuak jatorrizko konposizioaren osagaietako bat izan behar du, seguruenik. Oraingoan, hasteko, pintzel beltz lodia hartu du eta obraren egitura guztia erabat aldatu du. Izan ere, bloke beltz handia eta zabala zein zirkulu handiak pintatu ditu, eta sugea gehitu du; Pandoraren kutxari, sua jaurtitzen duen kutxa horri, beste zentzu bat ematen dio bolumenaren aldetik. Bukatzeko, argigune berriak ezartzen dizkio obrari. Hartara, orria ikusten duen jendeak, Swarzenskiri deitzen dio, momentu horretan inplikaturik baitago, eta zera esaten diote: aizu, hau ez da obra bera.
Hala eta guztiz ere, Parkhurst bildumagileari gehitutako dramaren zentzua eta efektu basatia gustatu zitzaizkion. Hala, bada, Beckmannek prezio berezia adostu zuen harekin: 150 dolar.