Edukira zuzenean joan

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak

Artistaren egongela

Info gehiago

Suge erregea eta emakume otarraina

Info gehiago

Iruzkinak

Autoerretratua

Izenburua:
Autoerretratua
Erakusketa:
Max Beckmann: urmargoak eta pastelak
Gaiak:
Argia | Kolorea | Erretratua eta autorretratua | Subjektibotasuna | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Espresionismoa | Objektibotasun Berria
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Beckmann, Max

Inork ez daki zehatz zenbat autoerretratu dauden Max Beckamman-ek egindako lanen artean, batzuetan aktore gisa edo maskara jantzita agertzen baita artista. Erakusketan ikusgai dagoen Pierrot eta maskara dugu horren adibide. Harrigarria da, baina askotan Beckmann bere buruaren parez pare jartzen da, eta bere burua ispiluan ikusten du, ez du aurpegi txarrik jartzen eta, kontzentrazio handiz, bere irudiari zorroztasunez begiratzen dio. Era horretan ikusten dugu 60 bat margolanetan eta, gutxi gorabehera, beste hainbeste marrazki eta lan grafikotan; eta akuareletan ere horrela ageri da.

Mayen Beckmann:

... Zigarreta eskuan, bere buruari ispiluan begiratzen, zain. Nolairtengo da, nolako itxura dut, zein itxura izango dut hondo honen kontra? [...] Nor zara zu gaur? Zer jarrera duzu munduaren aurrean? [...]  Alde batetik, gogoeta egiten du bere egoeraren gainean; beste alde batetik, pauso berritzaileak ematen ditu, hemen, argiaren kontrolarekin. Hala ere, beste irudi batzuetan ez da hori gertatzen: amaieran berriro ere argia, margo zuri opakoaren bidez adierazita: bi era bitxi desberdinetan erabiltzen du argia, eskuan eta buruan [...] Baina hauxe da batez ere 1930eko hamarkadaren alderdirik zirraragarriena: irudiaren hiru dimentsio markatuak atzealdearen lautasun nabarmenaren aurka.

Bitxia da ikustea Beckmannek behin eta berriz hitz egiten duela bere buruarekin antzeko egoeretan. Hala ere, horrek ez du ezinbestean bere bizitzako egoera esanguratsuekin zerikusirik izan behar. Beckmanni artearen inguruko arazoak ere interesatzen zitzaizkion, eta bere lanetan islatu zituen.

Hemen, adibidez, marrazkigintzak eta pinturak eskaintzen dituzten aukeren arteko erdibidean, akuarela zuria ohikoa ez zen tokian erabili zuen nabarmentzeko.

Kontu handiz modulatzen du bere garezur sendoa, masailezurra eta kopeta zabala nabarmenduz. Publikoak ikustea zen, zalantzarik gabe, haren lanen helburua. Hemen Beckmannek –margolan askotan egin zuen moduan‑ dituen ahalmenetan sinesten duen artista jantzi gisa erakusten du bere burua. Haren irudizko munduak ez daude jendea entretenitzeko soilik, haratago doaz, jendeari erronka egiten diote.

BESTE ATALAK

Sarrera

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Autorretratua, xaboi burbuilarekin

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pierrot eta maskara

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Marie Swarzenskiren erretratua

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Topaketa gauean

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Artistaren egongela

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Autoerretratua

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Suge erregea eta emakume otarraina

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Tailerra

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mendi paisaia

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Errusiako pabilioiaren eraisketa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Quappiri hondartzako kafetegian egindako erretratua

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Eguna eta ametsa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Funanbulua (Akrobata pisuarekin)

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Unibertsoaren ametsa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pandoraren kutxa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Jatorrizko gizakiak

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago