Max Beckmann: urmargoak eta pastelak
Funanbulua (Akrobata pisuarekin)
Pandoraren kutxa
Iruzkinak
Unibertsoaren ametsa
- Izenburua:
- Unibertsoaren ametsa
- Erakusketa:
- Max Beckmann: urmargoak eta pastelak
- Gaiak:
- Emakumea artean | Ibilbide artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Sinbologia | Biluzia | Ametsak
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa | Objektibotasun Berria
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Beckmann, Max
Emakume honen mundua argitsua da. Beckmannek 1944ko Ametsa lanaren erdigunean jarri zuen emakume bera da, baina orduan askoz ingurune ilun eta tristeagoan ageri zen. Hemen ere esku bat bularraren gainean du, eta bestearekin aurpegia estaltzen du, errealitatetik urruntzeko edo. Beckmannek berak imajinatzen duen unibertsoan kokatzen du emakumearen ametsa. Irudiak metatuta daude, film sekuentzia bateko fotogramak balira bezala.
Mayen Beckmann:
... emakumearengandik historia osoa sortzen dela ikus dezakegu. Jendea, igerian ari diren pertsonak, uretatik gora egiten duten pertsonak, buru arraroak, animaliak, jendea arrautza batetik mendi paisaia batera irtetzen, eta paisaia horren isla ere azaltzen da... Hau da, barnean bere buruaren irudi alderantzikatua duen irudia da. Gorago, etxe orratzek Ameriketara egindako bidaia iradokitzn dute, [...] eta goialdean —izurra izurtu nahi izanez gero— konnotazio barrokoa duen jainko‑jainkosen paradisu bitxia iradokitzen da. [...] Lan hau interpretatzeko hainbat aukera dago, oso gauza errealetatik hasi eta ikuspegi kosmologikoetaraino. [...] Hori guztia dago irudian: nola sortu zen mundua? zer gara gu munduan?
Mayen Beckmannek badaki bere aitonak denbora asko eman zuela lan honekin. Daitekeena da kosmosaren garapena eta bizidunek lurrean izan duten bilakaera azaltzeko hainbat irudikapen zientifiko eta mitiko bateratzeko saioa izatea. Sugeek munduko mapa hau inguratu, eta mehatxatu egiten dute aldi berean. Guztia suntsituko ote da emakume biluzi ederra esnatzen denean? Izate ororen irudia emakumearen emankortasun sortzailetik ateratzen da. Baina, bestalde, Max Beckmann gizonezko pintorea da irudi honen asmatzailea eta egilea.
Mayen Beckmann:
Beno, Beckmannen lana da: amaieran hasieran bezainbeste dakizu.