Edukira zuzenean joan

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak

Quappiri hondartzako kafetegian egindako erretratua

Info gehiago

Funanbulua (Akrobata pisuarekin)

Info gehiago

Iruzkinak

Eguna eta ametsa

Mayen Beckmann:

Eguna eta ametsa izeneko sorta izan zen Mundu Berritik egin zitzaion lehen enkargua. [...] Hain zuzen, Kurt Valentinen, New Yorken zuen arte‑saleroslearen enkargua izan zen: egidazu irudi sorta bat. Zer egin zezakeen batek? Orduan, inprimatzeko errazena litografia zen. Bazegoen papera, bazegoen tinta, eta Herbeheretan bazegoen inprimatzaile iaio bat; hala, bada, eseri egin zen, eta 15 litografiako serie hau egin zuen Kurt Valentinentzat, Buchholz galeriarako. Funtsean, garai hartako, hau da, gerrateko haren irudien laburpena dira; izan ere, Ameriketara mezua bidaliko balu bezala da: begira, nik hau bizi izan dut, hau sortu dut eta hemen nago gaur egun.

Beckmannek, zikloari hasiera emateko, autoerretratu sendoa egin zuen, itzaleztaduraren bidez plastikoki moldatu zuena. Hurrengo 14 orrietan, Beckmann erbesteko urteetan kezkatu zuten gaien adibideak ageri dira: motibo horiek askotarikoak dira, hala nola Haize orratza laneko behaketa soila eta Ez naiz zopa jaten ari lanean ageri den etxe barruko eszena, edo, bestalde, zirkuaren munduko irudiak edo mitologia kristauan oinarritutakoak, esaterako Erregea eta demagogoa edo Kristo eta Pilato. Badago, halaber, gerraren itzuleraren ikuspegi mehatxagarri bat. Kurt Valentinek 100 aleko argitaraldia argitaratu zuen, eta, gero, Beckmann adoretu zuen haien serie osoak koloreztatzeko. Pintoreak honako hau idatzi zuen nolabaiteko erdeinuz bere egunkarian, 1948ko apirilean:

«Eguna eta ametsaren 15 litografiak koloreztatu ditut pintzelez, [...] alferreko lana —beno, noizbait egin behar zen [...]».

Hamabost grafikoak apaintzean, beti kolore berberekin, Apokalipsia lanarekin aurretik izandako esperientzia gogoratzen zitzaion. Joanen apokalipsiari buruzko ilustrazioak Frankfurtera eraman ziren ezkutuan, 1941ean, arrisku handiko baldintzetan. Han margotu ziren, eta berriz ere Amsterdamera eraman ziren isilpean. Gogoz kontra, Beckmannek irudiak koloreztatu behar izan zituen. Gero, serie osoa berriz ere ezkutuka eraman behar izan zitzaion bezeroari, hots, Georg Hartmann bildumagileari. Koloreztatzea lan gogaikarria eta neketsua izan zen pintorearentzat, Mayen Beckmannek gogoratzen duenez: Mayen Beckmann:  Eta, jakina, gauza bera gertatu zen Apokalipsia lanarekin, edo are gehiago, 9 edo 10 ale baitziren, berak —Quappiren laguntzaz— koloreztatu zituenak. Berritzailea izan nahi duen artista batentzat hori esklabotza bezalakoa da.

BESTE ATALAK

Sarrera

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Autorretratua, xaboi burbuilarekin

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pierrot eta maskara

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Marie Swarzenskiren erretratua

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Topaketa gauean

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Artistaren egongela

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Autoerretratua

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Suge erregea eta emakume otarraina

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Tailerra

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mendi paisaia

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Errusiako pabilioiaren eraisketa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Quappiri hondartzako kafetegian egindako erretratua

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Eguna eta ametsa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Funanbulua (Akrobata pisuarekin)

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Unibertsoaren ametsa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pandoraren kutxa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Jatorrizko gizakiak

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago