Max Beckmann: urmargoak eta pastelak
Autorretratua, xaboi burbuilarekin
Marie Swarzenskiren erretratua
Iruzkinak
Pierrot eta maskara
- Izenburua:
- Pierrot eta maskara
- Erakusketa:
- Max Beckmann: urmargoak eta pastelak
- Gaiak:
- Antzerki-izaera | Artea eta identitatea | Esperimentazio artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Sinbologia | Erretratua eta autorretratua | Kabareta | Umorea | Subjektibotasuna | Umorea
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Teknikak:
- Litografia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Beckmann, Max
Zirkua, kabareta eta antzerkia lilura iturri agortezinak izan ziren Max Beckmann-entzat, garai hartan askorentzat bezala. Denbora‑pasa baino gehiago ziren: mundu alternatiboa eskaintzen zuten, eguneroko bizitza arruntaren kontrako antidotoa. Picasso-k bezala, Beckmannek antzerkien erako jokalekua sortzen zuen bere lanetan. Baina ekintzaren zuzendaria baino zerbait gehiago zen. Haren gidoietan, noiz behinka, artistak protagonistaren rola ere hartzen zuen. Hona hemen adibide on bat: Pierrot eta maskara. Beckmannen ilobak, Mayenek, honako hau dio lan honi buruz:
... lan honetako bi irudiei begiratzen badiegu [...] bi pertsonaia ditugu, eta nire ustez, pertsonaia biak Beckmann dira. Hemen bi rol jokatzen agertzen da. Batetik, eskuan makila duen pailazoa da, eta pinturatik kanpoko munduari so dago. Bestetik, eserita ere ageri da, bere buruari begira, txotxongilo txiki baten bezala, sabeliztun batek erabiliko lukeen moduko panpina gisa. Maskara du jantzita, eta bere alter ego‑aren rola jokatzen du, bere islarena egiten du; nolabait esatearren. Eta biak elkarrekin hizketan ari direla imajinatzen badugu, sabeliztunak bere panpinarekin hitz egiten duen era berean, orduan hemen gertatzen ari denaren ideia egokia izango dugu. [...] Bera beti da bere hizketakidea; izan ere, horixe ikus daiteke egin zituen margolan guztietan: bere buruaz hausnartzen du, bere bizitza islatzen du irudietan. Hortxe dago bera, kontrajarritako tokietan.
Pierrot eta maskara erretratu bat da zalantzarik gabe, eta baliteke autoerretratu bikoitza irudikatzea. Beckmannen lanaren ikerlariek pintorearen lan askotan aurkitu dute rolak jokatzeko era hori, baina, aldi berean, anbiguotasuna dago: beti ez da posible erabateko ziurtasunez erakustea zein irudik ordezkatzen duen artista.
Teknikaren aldetik ere interesgarria da lan hau. Litografia da, baina Beckmannek egin eta bi urtera koloreztatu zen. Reinhard Piper haren argitaratzaileak hala nahi izan zuen. Beckmannek 1922. urtearen inguruan bere produkzioaren heren bat sortu zuen. Orduko produkzioan zeuden, besteak beste, Emakumeak bainatzen grabatua, Gorputegia zurezko grabatua edo Pierrot eta maskara litografia hau. Piperrek lan haietako asko argitaratu zituen. Argitaratzaileari orri hau eman baino lehen, Beckmannek kolore bizi harrigarriak eman zizkion, askoz geroago olio margolan handietan erabiliko zituenen antzekoak.