Edukira zuzenean joan

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak

Pierrot eta maskara

Info gehiago

Topaketa gauean

Info gehiago

Iruzkinak

Marie Swarzenskiren erretratua

Izenburua:
Marie Swarzenskiren erretratua
Erakusketa:
Max Beckmann: urmargoak eta pastelak
Gaiak:
Emakumea artean | Argia | Erretratua eta autorretratua | Lehen Mundu Gerra | Marie Swarzenski
Mugimendu artistikoak:
Espresionismoa | Objektibotasun Berria
Teknikak:
Pastela
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Beckmann, Max

Hemen ikusten den emakumeak itxura isila du, eta ezerezera begira dago. Argi indartsuak itzalak sortzen ditu haren aurpegian eta lepoan, eta espazioa anbiguoa da. Horrela erretratatu zuen Max Beckmannek Marie Swarzenski, Frankfurteko goi gizarteko kidea. Georg Swarzenskiren emaztea zen. Städel arte institutu ospetsuko zuzendaria izan zen Georg Swarzenski 1906tik 1937ra bitartean. Haren zuzendaritzapean, institutuan noranzko aldaketa nabarmena gertatu zen, eta garai horretako erosketa eta dohaintzak ugari eta oso garrantzitsuak izan ziren. Swarzenskik Beckmannen Eraistea lana erosi zuen 1918. urtean. Lan hori Lehen Mundu Gerrako esperientziaren lekukoa da. Gero, hari batu zitzaizkion Frankfurteko Niza pintura, Inauterietako erretratu bikoitza, Natura hil handia saxofoiarekin eta artistaren beste hainbat pintura.

1927an, Beckmannek Marie Swarzenskiren erretratua egin zuen pastel pintura honetan. Garai hartan 12 urte zeramatzan Frankfurten bizitzen. Städeleko irakaslea izan zen, eta itzal handia izan zuen Alemania osoan. Bere erretratuak asko eskatzen ziren. Mayen Beckmannek pastelak maiz erabiltzeari buruzko gogoeta egiten du:

Mayen Beckmann:

... 1927 inguruan ohartu zen pastela baliabide alternatibo gisa erabil zitekeela erretratuak egiteko. Hori baino lehen, eta gero, lanak olio-pinturaz margotzen zituen, baina aldi labur honetan konturatu zen pastela saltzeko moduko erretratuak egiteko nahiko era bizkorra zela. Nire ustez, faktore ekonomikoek eragina izan zuten horretan. Hartara, pinturak erosteko dirurik ez zuten pertsonek ere erosi ahal zituzten. [...] Oinarria iluna da beti, eta marko eskematikoa eratzen du oso pintzelkada bizkorrekin. Gero, oso aurpegi eta lepo nabarmenak sortzen ditu pastel koloreekin, eta, batzuetan, nolabaiteko hondoa ere margotzen du.

Marie Swarzenski eta senarra Ameriketako Estatu Batuetara joan ziren bizitzera 1938an. Arterako hurbilketa modernoak defendatzen zituztenek, etsaiak zituzten 1930eko hamarkadaren hasieratik. Izan ere, 1937an, Alemaniako museoetatik milaka arte lan moderno konfiskatzearekin eta Municheko Arte Degeneratua erakusketarekin bat, Naziek euren helburua lortu zuten: euren ikuspegia gurtu nahi ez zutenei alde egitea beste aukerarik ez zitzaien geratzen. Beckmann Amsterdamera joan zen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Autorretratua, xaboi burbuilarekin

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pierrot eta maskara

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Marie Swarzenskiren erretratua

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Topaketa gauean

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Artistaren egongela

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Autoerretratua

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Suge erregea eta emakume otarraina

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Tailerra

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mendi paisaia

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Errusiako pabilioiaren eraisketa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Quappiri hondartzako kafetegian egindako erretratua

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Eguna eta ametsa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Funanbulua (Akrobata pisuarekin)

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Unibertsoaren ametsa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pandoraren kutxa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Jatorrizko gizakiak

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago