Edukira zuzenean joan

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak

Topaketa gauean

Info gehiago

Autoerretratua

Info gehiago

Iruzkinak

Artistaren egongela

Izenburua:
Artistaren egongela
Erakusketa:
Max Beckmann: urmargoak eta pastelak
Gaiak:
Bizitza | Artea eta politika | Ibilbide artistikoa | Kolorea | Perspektiba | Alemania
Mugimendu artistikoak:
Espresionismoa |
Teknikak:
Akuarela
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Beckmann, Max

1931n, Max Beckmann-ek Frankfurteko bere egongelaren ikuspegia marraztu zuen. Aurreko urte bietan, Parisen bigarren etxebizitza bat erosteko aukera izan zuen, eta hilabeteak ematen zituen han sarritan. Margolari ospetsuak eta bere bigarren emazte Mathilde Kaulbach-ek, Beckmannek amultsuki Quappi deitzen zionak, asko bidaiatzen zuten. Bikotearen etxebizitza gustu onez apainduta dago: gortina astunek leiho handiak markoztatzen dituzte, eta mahaiaren gainean modaz kanpoko argi-armiarma dago zintzilik. Mayen Beckmannek ondo ezagutzen du familiaren historia, eta baieztatu duenez, artistak ez dauka egongelaren gehiegitu edo ederragotzeko asmorik: Mayen Beckmann:  

[Beckmannek] klase ertaineko jatorria zuen, margolari bihurtu zen, klase ertain-altuko emakume batekin ezkondu zen, eta ez zuen bere buruaren beste irudirik eskaintzen. Ez zituen inoiz burges on batek jantziko ez zituzkeen arropak janzten, eta bere etxea ere klase ertainekoen eran hornitu zuen. Ez zuen haren garaikideen forma estetiko bereziaren pentsamendurik, eta, adibidez, Bauhauseko artistei ez bezala, Beckmanni ez zitzaion une hartan «bizitza kontzeptu estetikoa» delako ideia interesatzen.

Irudia era arin eta bizkorrean margotuta dago. Beckmannek lakonikoki irudikatzen du bere inguru pribatuak bere ustez duen ikusgarritasun eskasa. Ez du Eiffel dorrea ikusgai duen Pariseko etxearen barrukoaren antzik: han mugimendu arina du denak, ez dago ezer trinkorik, eta gelako lerro makurtuek kanpoko dorrearekin bat egiten dute. Frankfurteko bizilekuak estatikoagoa dirudi, denbora igaroko ez balitz bezala. Majong ere lokartu, eta mahai gainean uzkurtu da lotsagabe. Mayen Beckmann:

... oso gaizki hezitako txakur emea zen. Antza denez, beti mahai gainera igotzen zen lasai-lasai etzateko;  badago hari egindako marrazki bat, gosaltzeko orduan, gatzontziaren alboan eta plateren artean dagoela. Ondo irakatsi gabeko animalia zen, nonbait. Majong deitzen zioten, eta Beckmann familiarentzat haurra ordezkatzen zuen.

Geroago, Amsterdamen, Majongek gogokoen zuen lekua besaulki berde bat zen, antza, 1938an egindako urmargo batean mimoz hazitako pekinesa ikustean atzeman daitekeenez.

Egongelaren ikuspegia, gaitzik gabeko urmargoa izan daiteke orduan? Ikuspuntu historikotik begiratuta, ez horrenbeste: garai hartan, arte modernoaren kontrako eraso gogorrak gero eta indar gehiago hartzen ari ziren, eta Beckmannen beraren aurkako gorroto kanpainak antolatu ziren. 1932. urtearen amaieran, Frankfurtetik alde egiteko erabakia hartu zuen eta Berlinera aldatu zen. Han, Galeria Nazionalak haren omenez «Beckmann Aretoa» jarri zuen, bere ohorez. Hala ere, nazional sozialistak boterea eskuratu bezain laster, gela desegin zuten. Herrialde guztian, modernitatearen aurka egindako erakusketa ugariek kalte egin zieten arte modernoaren aitzindaririk garrantzitsuenei. Beste askori bezala, Max Beckmanni ere zalantza hau sortu zitzaion: zer gertatuko ote zait? Non izango dut bizitzeko eta lan egiteko aukera?

BESTE ATALAK

Sarrera

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Autorretratua, xaboi burbuilarekin

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pierrot eta maskara

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Marie Swarzenskiren erretratua

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Topaketa gauean

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Artistaren egongela

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Autoerretratua

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Suge erregea eta emakume otarraina

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Tailerra

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mendi paisaia

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Errusiako pabilioiaren eraisketa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Quappiri hondartzako kafetegian egindako erretratua

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Eguna eta ametsa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Funanbulua (Akrobata pisuarekin)

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Unibertsoaren ametsa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pandoraren kutxa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Jatorrizko gizakiak

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago