Max Beckmann: urmargoak eta pastelak
Eguna eta ametsa
Unibertsoaren ametsa
Iruzkinak
Funanbulua (Akrobata pisuarekin)
- Izenburua:
- Funanbulua (Akrobata pisuarekin)
- Erakusketa:
- Max Beckmann: urmargoak eta pastelak
- Gaiak:
- Ibilbide artistikoa | Sinbologia | Hiri-eszenak | Erbestea | Alemania
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa | Objektibotasun Berria
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Beckmann, Max
Bere egunkariko ohar baten arabera, Beckmann 1945eko abenduan ari zen lanean Funanbulua irudian. Datu hori aztarna bat da arrisku biziko jarreran dagoen artistaren irudia iradokitzeko; egoera babesgabean dago, pisu bakar batekin oreka mantentzeko ahalegina egiten; Amsterdamen, gerraondoan bizi zen egoera mehatxagarriaren irudikapen bezala interpretatu liteke. Baina Mayen Beckmannek badaki zein den motiboaren jatorria:
Mayen Beckmann:
... funanbulu baten irudi honen motiboa 1920ko hamarkadaren hasierako zirriborro koaderno batekoa da. Beckmannek bere zirriborro koadernoetara, egunkarietara zein zerrendetara jotzen zuen behin eta berriz. Hori argi ikusten da bere ohar idatzietan. Eta bereziki Amsterdamen, 1945ean [...]. Oso argi dago bere zirriborro koadernoetan bilatu zuela, eta marrazki honekin topo egin zuela. Dena den, margolan honetan, neurri batean, bestelako orientazioa eman zion. 1920ko hamarkadako zirriborro hura hartu, eta guztiz ingurune berrian proiektatu zuen.
Aldatu den testuinguru horretan badira eroritako hiri baten paisaia, eliz dorrearen gaineko gurutzea, eta funanbulu pentsatiarengana hurbiltzen diren suge antzeko adarrak... horrek guztiak, dudarik gabe, Bekcmannek berak bere bizitzako aldi horretan zuen egoeraren berri ematen du. «Atzerritar etsai» gisa deportatuko ote dute? Laguntza pakete gehiago iritsiko ote da Ameriketako Estatu Batuetatik? Non eta nola biziko dira Quappi eta bera etorkizunean?
Mayen Beckmann:
... negu hartan, haren bizitza hutsera murriztu zen, edozein ekimen aurrera eramateari zegokionez. Ez zekien zein izango zen bere hurrengo urratsa, hau da, nora joango zen. Hala, bada, «denok gara funanbuluak» esaldiarekin batera, berari dagokionez, lan hau oso autobiografikoa da […]; horrez gain, margolan zoragarria da.
Mayen Beckmannek aipatutako esaldiak, «Denok gara funanbuluak!» Andre pintore batentzako gutunak idatzian ageri da. Honela dio:
«Gauza bera da berarentzat, artearentzat edo edonorentzat:
Oreka egoera bat lortzeko eta han mantentzeko nahia».