Edukira zuzenean joan

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak

Suge erregea eta emakume otarraina

Info gehiago

Mendi paisaia

Info gehiago

Iruzkinak

Tailerra

Izenburua:
Tailerra
Erakusketa:
Max Beckmann: urmargoak eta pastelak
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Argia | Kolorea | Sinbologia | Natura hila | Harmonia | Nazismoa | Alemania
Mugimendu artistikoak:
Espresionismoa |
Teknikak:
Akuarela
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Beckmann, Max

Ozta‑ozta esan daiteke 1934an Berlinen egindako urmargo honetan ikusten dena estudioa dela. Gelaren izkina batean, Max Beckmann-ek lan egiteko behin‑behineko txoko bat prestatu du. Ohol bat dago besaulki zahar baten besoen gainean. Han, tresnarik oinarrizkoenak daude: edalontziak pintzelekin eta urarekin, kutxak akuarelekin, paperak eta hautsontzia. Estutasun itogarria egon arren, berde argiaren eta tonu hori eta gorrien arteko harmoniak giro lasaigarria sortzen du. «Hori da orain duen itxura» dio Beckmannek, «eta inprobisazioa beti da motibo egokia paper gaineko lan interesgarri bat egiteko». Urmargo honen gaia lana bera da, maisu baten zintzotasuna, haren inguruko baldintzak gorabehera. Haren lana irudiak sortzea izan da beti, eta hala da oraindik. Besaulkiaren atzean hiru margolan daude, hormara begira. Mayen Beckmannen arabera, artistak hori egiteko ohitura zuen:

Mayen Beckmann:

... Beckmannen estudioari buruzko deskribapen guztietan aipatzen da ez zegoela margolanik ikusgai, eta denak hormara begira zituela. Beckmannek bati edo besteri buelta ematen zion, haren inguruan eztabaida zedin. Baina lantzen ari zen pintura baino ez zuen ikusgai izaten, besteek ikus-eremuan ez zezaten oztopatu. Geroago Quappik Amsterdameko garaiei buruz egin zuen deskribapenean ere horixe bera azaldu zuen. Behin eta berriz gertatzen da natura hiletan, hark margotutako geletan..., bere koadroetan mihiseen atzealdeak ikusten ditugu, eduki misteriotsudunak; haien atzean, margolanaren jarraipena dago.

1934an, Beckmannek 50 urte bete zituen. Halaber, urte horretan bertan lehen eskultura lana egin zuen. Handik aurrera, bere sorkuntzazko ahalmen duala adierazteko ere irudikatu zuen estudioa. Aldi berean, Hitlerren erregimenak gero eta kultura politika zorrotzagoa ezarri zuen. Hartara, Beckmannek, garaiko hainbat artistaren antzera, Ameriketako Estatu Batuetan harremanak izateko ahaleginak egin zituen, eta emigratzean pentsatzen hasi zen gero eta modu serioagoan.

BESTE ATALAK

Sarrera

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Autorretratua, xaboi burbuilarekin

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pierrot eta maskara

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Marie Swarzenskiren erretratua

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Topaketa gauean

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Artistaren egongela

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Autoerretratua

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Suge erregea eta emakume otarraina

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Tailerra

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mendi paisaia

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Errusiako pabilioiaren eraisketa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Quappiri hondartzako kafetegian egindako erretratua

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Eguna eta ametsa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Funanbulua (Akrobata pisuarekin)

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Unibertsoaren ametsa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pandoraren kutxa

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Jatorrizko gizakiak

Max Beckmann: urmargoak eta pastelak, Iruzkina, 2006

Info gehiago