Edukira zuzenean joan

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919

Nire andregaia eskularru beltzekin (Ma fiancée aux gants noirs), 1909

Info gehiago

Iruzkinak

Ongietorria eta bisitaren hitzaurrea

Izenburua:
Ongietorria eta bisitaren hitzaurrea
Erakusketa:
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919
Gaiak:
Judaismoa | Erbestea | Lehen Mundu Gerra | Paris
Artelan motak:
Pintura

Guggenheim Bilbao Museoak ongietorria ematen dizu Chagall. Urte Erabakigarriak, 1911-1919 erakusketara. Kunstmuseum Basel-ekin lankidetzan antolatu da, eta artista hark bere ibilbideko urte erabakigarri haietan egin zituen artelan garrantzitsuenetako zenbait hartzen ditu. Chagall. Urte Erabakigarriak, 1911-1919 erakusketa BBVA Fundazioaren babesari esker gauzatu da.

Marc Chagall, edo Moishe Shagal, gaur egun Bielorrusian dagoen Vitebsk hirian jaio zen 1887ko uztailean, eta bi ideietatik abiatuta azal daiteke haren historia: kidetasun sentimendua eta erbestea. Antzinako Errusian zegoen jaioterrian, judutar komunitate hasidikoaren kide izateak markatu zituen haren haurtzaroa eta hasierako urteak. Merkatari eta artisau komunitateak ziren haiek, eta yiddisha zen bertan erabiltzen zen hizkuntza. Juduek sarbide murriztua zuten errusiar eskola ikasteak, beraz, bi oztopo gainditzea esan nahi zuen: batetik, hizkuntzarena, han errusieraz ikasiko baitzuen Chagallek, eta bestetik kulturarena, han hasi baitzen gogoan erabiltzen artista izateko ideia, bere erlijioak begi onez ikusten ez bazuen ere. Hala ere, arte-ikasketak hastea lortu zuen Chagallek, lehenengo Vitebsk-en, Yehuda Pen maisuaren eskutik, eta aurrerago San Petersburgon, Leon Baskt maisuarekin. 1911n jaso zuen azkenean Parisera joateko aukera eman zion laguntza erabakigarria.

Hiria kultur jardun jorikoa zen XX. mende hasieran, eta aldi berria hasi zen orduan Chagallentzat, sormen indar berriz josia.

“Parisen lan egiten nuen, zoratzen nengoen, Eiffel Dorrea ikusten nuen, Louvren eta bulebarretan barna ibiltzen nintzen paseoan. Eta gauez koadroak margotzen nituen”.

Koadro haietan Vitebsk hiriaren oroitzapena da nagusi, eta Parisko hiri handiaren modernitatearen alderdi desberdinak ere agertzen dira: hiri hartan, museoetara egindako bisitetan ez ezik, kale eta pertsonaiengandik ere ikasi zuen; auzokoengandik, artista, poeta eta margolariengandik.

“Parisen, dena deskubritzen nuen, bereziki nire jardunbidearen artegintza. Aldiro konbentzitzen nintzen horretaz, museoetan nahiz aretoetan. Beharbada, nire ariman, Ekialdea galdua zen (…) garai hartan, ez nuen artegintzaren zentzua lan-jardunean bakarrik bilatzen”.

La Ruche edo Erlauntza izeneko artista-egoitzan bizi zelarik, bertan Parisko kultura munduarekin eta artista ospetsuenekin izandako harremanak eman zion aukera esperimentatzeko eta bere lengoaia aurkitzeko. Laster erdietsi zuen onespena, eta aukeratua izan zen Independenteen I Erakusketarako eta Udazkeneko Erakusketarako. Horrekin batera, Guillaume Apollinaire poeta eta kritikariaren babesa izateak hainbat ate ireki zizkion, arte merkatariekin harremanetan jarri zuen, eta artista ospetsuaren irudia eman zion. Orduan erabaki zuen Vitebsk hirira itzultzea, arrebaren ezkontzara joateko eta bere andregaia, Bella Rosenfeld, ikusteko.  

Lehen Mundu Gerraren leherketak, ordea, ezustean harrapatu zuen Vitebsk-en, eta 1922 arte Errusian gelditzera behartu zuen horrek. Horregatik, Marc Chagall bere estiloa zehazten ari zeneko epealdi hartako azken urteak iraganarekin eta bere kulturarekin berriz topo egiteko unea da, Parisen “bigarren Vitebsk” bat aurkitu eta unibertso hain desberdinean bere bidea egin zuen artista baten begiradatik abiatuta. Momentu hartan ekin zion barne-aurkikuntzazko bide bati, berak “Dokumentuak” deitu zituen lanen bidez; izan ere, horrela deitzen zien errealitatetik bertatik margotutako lanei. 

Chagallen mundu bereziari buruzko informazio gehiago duzu, nahi izanez gero, erakusketako gune didaktikoan. Paris, Lehen Mundu Gerra, Errusiako Iraultza edo tradizio judua aurkituko dituzu bertan, artistaren sorkuntza-corpusean izan zuten eraginaren haritik. Eta era berean, hor daude haren lanaren alderdi ezezagunagoak, esaterako, arte eszenikoetarako ekoizpenak, horma-irudiak, beirateak edo kontakizunetarako ilustrazioak. 

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaren hitzaurrea

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Nire andregaia eskularru beltzekin (Ma fiancée aux gants noirs), 1909

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gela horia (La chambre jaune), 1911

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Abere-tratularia (Le marchand de bestiaux), 1912

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paris leihotik (Paris par la fenêtre), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Omenaldia Apollinaireri (Hommage à Apollinaire), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Autorretratua, 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Magoa (Ytzhak Leibusch Peretz-en ipuinerako marrazkia, yiddishez argitaratua Vilniusen, Kletzkin, 1917) [Le Prestidigitateur (Illustration pour le conte de Ytzhak Leibusch Peretz publié en yiddish à Vilnius, chez Kletzkin, en 1917)], 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erlojua (La Pendule), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian (Les fraises ou Bella et Ida à table), 1916

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Maitaleak urdinez (Les amoureux en bleu), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gerrara abiatzea (Le départ pour la guerre), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Judutarra zuri-beltzean (Le juif en noir et blanc), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Musika lanerako estudioa (Laugarren panela Kamarako Estatu Antzerki judutarrarentzat, Mosku) [Étude pour La Musique (Quatrième panneau pour Le Théâtre d'art juif de Moscou)], 1917

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paseoa (Promenade), 1917–18

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago