Edukira zuzenean joan

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919

Paris leihotik (Paris par la fenêtre), 1913

Info gehiago

Autorretratua, 1914

Info gehiago

Iruzkinak

Omenaldia Apollinaireri (Hommage à Apollinaire), 1913

Izenburua:
Omenaldia Apollinaireri (Hommage à Apollinaire), 1913
Erakusketa:
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919
Gaiak:
Artea eta denbora | Judaismoa | Guillaume Apollinaire
Mugimendu artistikoak:
Abangoardia | Kubismoa
Artelan motak:
Pintura

Marc Chagallen margolan enigmatikoenetako bat da hau [Omenaldia Apollinaireri, 1913]. Sinboloz osatua, deszifratu beharreko hieroglifikoa dirudi.

Gillaume Apollinaire idazle eta arte kritikariari eskainia da; izan ere, Chagallek Parisa iritsi eta denbora gutxira ezagutu zuen poeta hura. Haren izena Parisko abangoardiako beste kide batzuenarekin batera agertzen da, koadroaren behealdean, ezkerrean, bihotz baten inguruan, joko-karta bateko osagaiak balira bezala, izenak ertzetan idatzita. Bertan daude Blaise Cendrars idazle suitzarra, haren abizena gaizki idatzita ageri dela; Ricciotto Canudo zinema-kritikari italiarra, eta Herwarth Walden galerista eta kritikari alemaniarra.

Lau sortzaile horiek erabakigarriak izan ziren Chagallek onarpena lor zezan Parisen eta Berlinen: haren lana babestu, haren sorkuntza sustatu, eta haren erakusketen antolakuntza kudeatu zuten.

Sortzaile horien arteko elkar laguntza eta lankidetza ez zen, inolaz ere, ausazkoa izan. Agerian uzten du haien arteko sintonia arte-sorkuntzari aurre egiteko eran, eta ikuspegi komunak zituztela ere bai. Lan honek islatzen du Chagallek gertutik bizi zuela abangoardien mundua, adierazpide guztietan ere, nola teorikoetan hala praktikoetan. 

Margolan honen gainerako osagaiek ematen diote osotasuna bere zentzuari.

Zirkulu bat dugu, zehar-lerroen bitartez kolore desberdinetako forma geometrikoetan banatua, eta bi figura daude zirkulu horren erdian. Geometria eta kolorezko zerrenden erabilera hori ohikoa da Kubismo Orfikoan, Chagallek oso gertukoa zuen joeran, hain zuzen ere.  

Baina erloju baten esfera balitz bezala ere interpretatu daiteke zirkulu hau, 9 zenbakia berez legokiokeen tokian ikusten dugulako, eta haren ondoan zero bat, lehenengo zenbakia galdua lukeen hamar bat izan litekeena, eta azkenik hamaika.

Erdiko figurak gizon bat eta emakume bat dira, gerritik lotuak, beheko gorputz-atalak partekatzen dituztela. Aurpegia soilduta daude, maskarak balira bezala.

Hau prestatzen ari zela egindako marrazki batean argi ikusten da figura hauen inspirazioa Bibliako Adam eta Ebaren sorreraren pasartean dagoela. Irudikapenaren oinarria Genesiaren ahozko tradizio judutarrean legoke, haren arabera Jainkoak gorputz bakar batean sortu baitzituen gizona eta emakumea.

Gizaki primitiboaren aipamenak, eta erlojuaren presentziak, denboraren inguruan gogoeta egiteko gonbita egiten dute, baina tradizio judu-kristauaren inguruan ere bai. Lan honetan artistak arte-joera desberdinekin esperimentatzen du, eta bere omenaldia eskaintzen die bere artea onetsi zuten abangoardiako lau gizon horiei. 

Goialdean, sinadura jarri du Chagallek. Lehenengo abizen osoa idazten du eta ondoren kontsonanteak bakarrik, hebreeraz egiten den bezala, baina hizki latinoez. Bere izenean “M” eta “C” latinoak nahasten ditu yiddish hizkuntzan idazteko erabiltzen den hebrear alfabetoaren “A” eta “R” hizkiekin.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaren hitzaurrea

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Nire andregaia eskularru beltzekin (Ma fiancée aux gants noirs), 1909

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gela horia (La chambre jaune), 1911

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Abere-tratularia (Le marchand de bestiaux), 1912

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paris leihotik (Paris par la fenêtre), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Omenaldia Apollinaireri (Hommage à Apollinaire), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Autorretratua, 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Magoa (Ytzhak Leibusch Peretz-en ipuinerako marrazkia, yiddishez argitaratua Vilniusen, Kletzkin, 1917) [Le Prestidigitateur (Illustration pour le conte de Ytzhak Leibusch Peretz publié en yiddish à Vilnius, chez Kletzkin, en 1917)], 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erlojua (La Pendule), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian (Les fraises ou Bella et Ida à table), 1916

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Maitaleak urdinez (Les amoureux en bleu), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gerrara abiatzea (Le départ pour la guerre), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Judutarra zuri-beltzean (Le juif en noir et blanc), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Musika lanerako estudioa (Laugarren panela Kamarako Estatu Antzerki judutarrarentzat, Mosku) [Étude pour La Musique (Quatrième panneau pour Le Théâtre d'art juif de Moscou)], 1917

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paseoa (Promenade), 1917–18

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago