Edukira zuzenean joan

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919

Nire andregaia eskularru beltzekin (Ma fiancée aux gants noirs), 1909

Info gehiago

Abere-tratularia (Le marchand de bestiaux), 1912

Info gehiago

Iruzkinak

Gela horia (La chambre jaune), 1911

Izenburua:
Gela horia (La chambre jaune), 1911
Erakusketa:
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919
Gaiak:
Kolorea | Paisaia | Landa-eszenak | Erbestea
Mugimendu artistikoak:
Fauvismoa | Kubismoa
Artelan motak:
Pintura

Gela hori honetan, kolorea da protagonista: gela betetzen du eta bizitza ematen die objektuei, haiengandik argia sortuko balitz bezala. Marc Chagall kolorearen maisua izan zen: xehetasunak jasotzeko eta naturaz gaindiko argitasuna irudikatzeko gaitasun handia zuen. Trebetasun hori Parisen emandako urteetan landu zuen, hiriaren argitasunarekin kontaktuan, eguneroko bizitzan aurkitzen baitzuen, baina han ezagutu ahal izan zituen maisuen mihiseetan ere bai.

Lan honetan [Gela horia, 1911] Fauvismoaren eragina antzematen da, kolore bizi eta adierazgarrien erabileran, naturan ikusten diren tonuetatik aldenduta. Baina Kubismoaren arrastoak ere ikus daitezke, objektuak forma geometriko handien moduan jasotzeko eta perspektiba mota desberdinetan irudikatzeko eran.

Chagalli ez zitzaizkion, inolaz ere, arrotzak bere garaiko artegintzaren joerak. Parisko urte haietan, sorkuntzaren zurrunbiloak harrapatuta bizi izan zen. Modernitatea elikatzen zuen artea aurkitu eta ikasi zuen. Baina erabateko askatasunetik heltzen zion, inongo joerari erabat atxiki gabe. 

Bere inguruko arte-ekarpen bakoitzetik onena hartu zuen, lengoaia propioa eraiki eta Vitebsk-eko oroitzapenak jasotzen dituzten irudiak sortzeko. Bere lanetan, modernitatea baliatzen zuen, bere lur maitea indar emozional handiagoz irudikatzeko.

Horren adibidea da erdi-irekitako ate horretatik agertzen den paisaia, bere aberriko nekazaritza giroko irudia. Edo “samovar” ontzi errusiarra, tearen ura berotzeko erabiltzen dena, eta Chagallek beti bere aitarekin lotzen zuena. Samovarraren ondoan, hiru kikara eta bi pertsonaia daude balizko gonbidatu baten zain, baina itxuraz, hura ez da agertzen; beharbada margolaria bera da, eszena urrundik, herriminetik, ikusten ari delako. Artistak hiztegi familiarra gehitzen dio, horrela, gehienbat lengoaia garaikidez eraikitako konposizioari. Eszena hauek gogoratzean, poesiaz eta lirikaz janzten dira, eta handietsi egiten dira. 

Ustez elkarrengandik urrun diren osagaien artean loturak ezarriz, Chagallen begiradak seinalatzen ditu egunerokoan magikoa dena, ustekabearen irrealtasuna.

Horren adibide da azpikoz gora ikusten den burua, bere lanean maiz agertzen den irudia. Ikonografia hori yiddish hizkuntzako kop arop esapidetik abiatuta interpretatu daiteke. “Hankaz gora”, nahas-mahas, moduan itzul daiteke, eta zera adierazi nahiko luke, logikatik at dagoen bidea, baina ez adeitasunik eta alaitasunik gabea, alderantziz dagoen buru honen irribarreak iradokitzen duen moduan. Sen onetik haratago dagoen baina emozioak zuzenean ukitzen dituen zerbait izango litzateke.

Ohikoa da, era berean, gizakien aurpegiera antzekoak erakusten dituzten animaliak topatzea Chagallen obran. Xehetasun horiek eite xaloa eransten diote haren ekoizpenari, errusiar arte herrikoia gogora ekartzen duena.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaren hitzaurrea

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Nire andregaia eskularru beltzekin (Ma fiancée aux gants noirs), 1909

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gela horia (La chambre jaune), 1911

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Abere-tratularia (Le marchand de bestiaux), 1912

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paris leihotik (Paris par la fenêtre), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Omenaldia Apollinaireri (Hommage à Apollinaire), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Autorretratua, 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Magoa (Ytzhak Leibusch Peretz-en ipuinerako marrazkia, yiddishez argitaratua Vilniusen, Kletzkin, 1917) [Le Prestidigitateur (Illustration pour le conte de Ytzhak Leibusch Peretz publié en yiddish à Vilnius, chez Kletzkin, en 1917)], 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erlojua (La Pendule), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian (Les fraises ou Bella et Ida à table), 1916

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Maitaleak urdinez (Les amoureux en bleu), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gerrara abiatzea (Le départ pour la guerre), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Judutarra zuri-beltzean (Le juif en noir et blanc), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Musika lanerako estudioa (Laugarren panela Kamarako Estatu Antzerki judutarrarentzat, Mosku) [Étude pour La Musique (Quatrième panneau pour Le Théâtre d'art juif de Moscou)], 1917

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paseoa (Promenade), 1917–18

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago