Edukira zuzenean joan

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919

Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian (Les fraises ou Bella et Ida à table), 1916

Info gehiago

Gerrara abiatzea (Le départ pour la guerre), 1914

Info gehiago

Iruzkinak

Maitaleak urdinez (Les amoureux en bleu), 1914

Izenburua:
Maitaleak urdinez (Les amoureux en bleu), 1914
Erakusketa:
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919
Gaiak:
Kolorea | Maitasuna
Artelan motak:
Pintura

Marc Chagall eta Bella Rosenfeld berriz elkartu izana inspirazio iturria izan zen bikotearen erretratu sail baterako; horietan, buruak elkarren gainka eta gorputzak elkar-lotuak agertzen dira. Hau bihurtu zen artistak gehien irudikatu zuen gaietako bat, autorretratuekin eta Vitebsk-eko eszenekin batera. 

Bikotekideak agertzen direneko erretratu sail oso bat dago, motibo horren gaineko aldaera kromatikoetatik abiatuta: maitale urdinez gain, gai horren aldaerak egin zituen Chagallek arrosa, berdea edo grisa erabiliz, bere sorterrira itzuli zeneko hasierako urteetan.

Lan hau [Maitaleak urdinez, 1914] protagonisten ezkontza baino urtebete lehenago egin zen, eta saileko lehenengoa da. Hau irudikatzeko, Artearen Komediako bi pertsonaia aukeratu zituen artistak: Arlekin eta Kolonbina. Artearen Komedia, izatez herrikoia eta sorrera ezezagunekoa, arrakasta handikoa izan zen Italian XVI. eta XVII. mendeetan, eta ohikoa zen pertsonaia arketipikoak eta intrigazko egoerak agertzea bertan, aukera ematen zuelako eszenak nahiz elkarrizketa barregarri eta satirikoak inprobisatzeko. 

Bai Arlekin, bai haren maitale Kolonbina ere, pertsonaia arinak eta dibertigarriak ziren, “zerbitzarien” taldekoak, ez nagusien taldekoak. Mutila komikoa zen, erarik eskasenean jositako zarpa batzuez jantzita ibiltzen zena. Denbora igarota, haren jantziak gaur ezagutzen dugun erronbozko jantzi bihurtu ziren. Batzuetan, Kolonbina Arlekinen ezaugarriekin aurkezten zen, eta hura bezala jantzita. Horrela iradokitzen da margolan honetan, non Bellaren jantziaren estanpatu geometrikoa nabarmentzen den.

Chagall profilez ageri da, Bellaren besoetan, intimotasun handiko une batean, gama kromatikoaren xehetasunen leuntasunak iradokitzen duen moduan. Gau urdin baten kolore samurrean bilduta, maitaleen gorputzek eurek argia dutela dirudite. Elkartutako buruen formak bihotz baten figura sinbolikoa eratzen du, eta euren ezpainak aho bakar batean biltzen dira.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaren hitzaurrea

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Nire andregaia eskularru beltzekin (Ma fiancée aux gants noirs), 1909

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gela horia (La chambre jaune), 1911

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Abere-tratularia (Le marchand de bestiaux), 1912

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paris leihotik (Paris par la fenêtre), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Omenaldia Apollinaireri (Hommage à Apollinaire), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Autorretratua, 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Magoa (Ytzhak Leibusch Peretz-en ipuinerako marrazkia, yiddishez argitaratua Vilniusen, Kletzkin, 1917) [Le Prestidigitateur (Illustration pour le conte de Ytzhak Leibusch Peretz publié en yiddish à Vilnius, chez Kletzkin, en 1917)], 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erlojua (La Pendule), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian (Les fraises ou Bella et Ida à table), 1916

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Maitaleak urdinez (Les amoureux en bleu), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gerrara abiatzea (Le départ pour la guerre), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Judutarra zuri-beltzean (Le juif en noir et blanc), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Musika lanerako estudioa (Laugarren panela Kamarako Estatu Antzerki judutarrarentzat, Mosku) [Étude pour La Musique (Quatrième panneau pour Le Théâtre d'art juif de Moscou)], 1917

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paseoa (Promenade), 1917–18

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago