Edukira zuzenean joan

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919

Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915

Info gehiago

Paseoa (Promenade), 1917–18

Info gehiago

Iruzkinak

Musika lanerako estudioa (Laugarren panela Kamarako Estatu Antzerki judutarrarentzat, Mosku) [Étude pour La Musique (Quatrième panneau pour Le Théâtre d'art juif de Moscou)], 1917

Izenburua:
Musika lanerako estudioa (Laugarren panela Kamarako Estatu Antzerki judutarrarentzat, Mosku) [Étude pour La Musique (Quatrième panneau pour Le Théâtre d'art juif de Moscou)], 1917
Erakusketa:
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919
Gaiak:
Judaismoa | Musika
Artelan motak:
Pintura

1905eko Iraultzaren ondotik, judutar aberats eta intelektualek nagusitasuna lortu zuten, eta arte jardunen garapena sustatu zuten hiri handi errusiarretan. Chagallek enkargu ugari jaso zituen, eskola baterako horma-irudiak, esaterako; horma-irudi horren estudio bat da aurrean duguna [Musika lanerako estudioa (Laugarren panela Kamarako Estatu Antzerki judutarrarentzat, Mosku), 1917]. Era berean, yiddish hizkuntzan argitaratutako liburuen ilustrazioan parte hartu zuen artistak. Baina enkargurik handiena iraultza boltxebikearen ondoren iritsi zitzaion, eta 1920an gauzatu zuen Chagallek: Moskuko Estatu Ganbera Antzokiaren apainketa zen agindutako lana.      

Auditorioa apaintzeko, lau horma-irudi handi egin zituen Chagallek, eta kultur tradizio judutarreko arteei eskaini zizkien: musika, antzerkia, dantza eta literatura. Haietako bakoitzak pertsonaia banaren forma hartu zuen: biolin-jotzailea, eztei-festako bufoia, dantzaria eta Tora liburu sakratuaren kopiatzailea.

Hemen ikusten dugun biolin-jotzailearen estudioa lehenagokoa da, eta antzokirako egokitu zuen artistak; izan ere, musikari herrikoiaren irudia Chagallen sorterriko haurtzaroko oroitzapen horien artean dago. Musika zen erlijio judutarrak mugarik gabe onartzen zuen arte bakarra. Eta komunitate judutar apal hartako ospakizunetan, orkestra handiak ekartzea ezinezkoa zenez, adiskide edo familiako bat biolina jotzen trebea izateak, edo musikari ibiltari bat agertzeak, aukera ematen zuen abaguneaz gozatzeko. Erlijio ospakizun edo erritualaren parte zen musika, baina batez ere komunitatea biltzeko modu bat zen. Eta biolin-jotzailea zen musika hezurmamitzen zuena. Chagallek bere memorietan idatzi zuenez:

“Larunbatero osaba Neuch-ek edozein “taled” janzten zuen, eta Biblia ozenki irakurtzen zuen. Biolina jotzen zuen, zapatari baten moduan. Aitonak entzun eta amets egiten zuen”.

Osabaren eraginez, Chagall bera hasi zen biolina jotzen. Horregatik, biolin-jotzailearen irudi hau izan zen haren ibilbidean gehien errepikatu zuenetako bat. 1908an dagoeneko agertzen da biolin-jotzailea teilatu gainean haren margolaritzan. “Teilatu gainean egotearen” ideia hura lotua zegoen haren hizkuntzako esapide batzuekin; izan ere, fantasiazko ideiak dituen pertsonaren jenialtasuna aipatzeko erabiltzen zen esamolde hori. 

Biolin-jotzaileak Vitebsk-eko teilatuen gainean jotzen du, eta horrek aukera ematen dio paisaia eta herritarrak altuera pribilegiatu batetik ikusteko. Orekak ez du kezkatzen; musikari herrikoiak notak jotzen ditu bere biolinarekin, musikaren erritmoa bere oinekin jarraitzen duen artean. Beharbada, haren autobiografiako istoriorik interesgarriena haren artegintzarako atea irekitzen digun hau da:

“Hona hemen amak bere aitari buruz, Lyozno nire aitonari buruz, kontatu zidan beste gauza bat. Edo beharbada amestu egin dut. “Suckess” edo “Simachss-torá” festak. Haren bila ibili ginen, bazter guztietatik. Non dago, non dago? Dirudienez, eguraldi ona egiten zuela-eta, aitona teilatu gainera igo zen, hodien gainean eseri eta, azenario batzuk jaten ari zen. Ez dago gaizki koadro baterako. Ez zait axola jendeak, pozez eta arindua hartuta, nire familiakoen pasadizo xalo hauetan aurkitzea nire koadroen sekretua”.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaren hitzaurrea

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Nire andregaia eskularru beltzekin (Ma fiancée aux gants noirs), 1909

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gela horia (La chambre jaune), 1911

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Abere-tratularia (Le marchand de bestiaux), 1912

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paris leihotik (Paris par la fenêtre), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Omenaldia Apollinaireri (Hommage à Apollinaire), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Autorretratua, 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Magoa (Ytzhak Leibusch Peretz-en ipuinerako marrazkia, yiddishez argitaratua Vilniusen, Kletzkin, 1917) [Le Prestidigitateur (Illustration pour le conte de Ytzhak Leibusch Peretz publié en yiddish à Vilnius, chez Kletzkin, en 1917)], 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erlojua (La Pendule), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian (Les fraises ou Bella et Ida à table), 1916

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Maitaleak urdinez (Les amoureux en bleu), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gerrara abiatzea (Le départ pour la guerre), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Judutarra zuri-beltzean (Le juif en noir et blanc), 1914