Edukira zuzenean joan

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919

Judutarra zuri-beltzean (Le juif en noir et blanc), 1914

Info gehiago

Musika lanerako estudioa (Laugarren panela Kamarako Estatu Antzerki judutarrarentzat, Mosku) [Étude pour La Musique (Quatrième panneau pour Le Théâtre d'art juif de Moscou)], 1917

Info gehiago

Iruzkinak

Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915

Izenburua:
Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915
Erakusketa:
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919
Gaiak:
Forma | Kolorea | Maitasuna
Artelan motak:
Pintura

Bella Ronsfeld eta Marc Chagallen arteko maitasuna da, berriz ere, margolan honen gaia. Bertan, gorputz bihurriak espazioan airean egoteko modu horrek, haien sentimenduak agertzen laguntzen du.

Hemen, kolore eta formen bidez agertzen ditu artistak bere emozioak, haiei esanahi sinbolikoa emanez. Elkarrizketa bat irudikatzen du, kolore guneen eta objektuen eskultura-diseinuaren artean. Eta topo egiten duten maitaleen gorputzei itxura arina emateaz gain, gela ere eraikitzen du, kolore eta harmoniaren zentzu finarekin. Dekorazioaren tonu hotz eta beroen eta oihalen lore-apaingarriaren arteko orekak, kontu handiz gauzatutakoak, etxeko gauza txikien poza iradokitzen du, bikotearen barne mundua. Hala ere, edertasun hori agerian uzteak ez du esan nahi maiteminduak euren baitan itxita edo isolatuta daudenik. Aitzitik ere, leiho irekiak, Vitebsk-eko paisaia erakusten duenak, bide partekatu batekin amets egitera gonbidatzen du.

Lan honek [Urtebetetzea, 1915] Marc Chagall eta Bella Rosenfeld bikotearen bizitzaren une zehatz bat irudikatzen du. Egun gutxi barru ezkondu behar dira. Chagallen urtebetetze eguna zen, eta neska haren etxera joan zen, lore sorta batekin. Artistak, orduan, erretratuan jaso nahi izan zuen, eta geldirik egoteko eskatu zion. Handik urte batzuetara, honako hitz hauekin gogoratzen zuen neskak une hura:

“Baina, zer egingo dut loreekin? Ezin naiz geldirik egon toki berean. Uretan jarri nahi ditut, bestela zimelduko dira-eta. Hala ere, laster ahazten ditut. Zu mihisean murgildu zara, eta dardar egiten du zure eskuaren azpian. Pintzelak hartu eta pintura xukatzen duzu: gorria, urdina, zuria, beltza. Kolore-jario horretara naramazu. Bat-batean, lurretik altxatzen nauzu eta oinarekin bultza egiten didazu, gela txikian estututa sentituko bazina bezala. Jauzi egiten duzu, erabat luzatuta eta sabairantz hegan egiten. Burua niregana biratzen duzu. Zure ahots leun eta sakonaren doinua entzuten dut. Kantua ikusi ere egiten dut zure begietan. Eta elkarrekin igotzen gara alaiki apaindutako gelaren sabairantz. Leihora iritsi gara eta zeharkatu egin nahi dugu. Leihoaren beste aldean, hodeiek eta zeru urdinak hots egiten digute. Hormak, nire soingaineko koloretsuak zintzilik dituztela, kulunkatu egiten dira gure inguruan eta gure buruak airean erabiltzen dituzte. Gure azpitik lore-zelaiak, etxeak, teilatuak, elizak, airean dabiltza”. 

1923an lan honen bertsio berri bat egin zuen artistak; Solomon R. Guggenheim Museumen Bildumakoa izan zen, eta bi xehetasunengatik bakarrik desberdintzen da bestearengandik. Lehenengo bertsioan, hemen dagoen honetan, uztai bat ageri da leihoaren krisketan; 1923koan, berriz, ez da holakorik. Gainera, hemen lainoek ez dute eliza ukitzen; Saint Ilytch eliza izan daiteke eraikin hori, Chagallen etxetik hurbil zegoen tenplu bat.

Aldi honetan, Chagallen artelan asko galdu ziren; haien artean, 1914an Berlingo Der Strum galerian erakutsitako asko. Parisko Erlauntza egoitzako haren estudioan utzi zituen asko ere saldu edo galdu egin ziren, Chagall kanpoan egon zen garai hartan. Horregatik, 1923an Frantziara behin betiko itzuli zenean, lan haietako zenbaiten aldaerak egitea erabaki zuen artistak, funtsezkoak izan baitziren haren etorkin-nortasuna berritik asmatzeko. Horien artean dago, esaterako, Rabino koadroa, hurrengo gelan ikusgai dagoena. Era berean, artelanik kuttunenen hainbat bertsio egiten hasi zen: besteak beste, Urtebetetzea eta Agurea zuri-beltzean. Azken lan horren hiru aldaera daude gaur egun.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaren hitzaurrea

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Nire andregaia eskularru beltzekin (Ma fiancée aux gants noirs), 1909

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gela horia (La chambre jaune), 1911

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Abere-tratularia (Le marchand de bestiaux), 1912

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paris leihotik (Paris par la fenêtre), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Omenaldia Apollinaireri (Hommage à Apollinaire), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Autorretratua, 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Magoa (Ytzhak Leibusch Peretz-en ipuinerako marrazkia, yiddishez argitaratua Vilniusen, Kletzkin, 1917) [Le Prestidigitateur (Illustration pour le conte de Ytzhak Leibusch Peretz publié en yiddish à Vilnius, chez Kletzkin, en 1917)], 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erlojua (La Pendule), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian (Les fraises ou Bella et Ida à table), 1916

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Maitaleak urdinez (Les amoureux en bleu), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gerrara abiatzea (Le départ pour la guerre), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Judutarra zuri-beltzean (Le juif en noir et blanc), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Musika lanerako estudioa (Laugarren panela Kamarako Estatu Antzerki judutarrarentzat, Mosku) [Étude pour La Musique (Quatrième panneau pour Le Théâtre d'art juif de Moscou)], 1917

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paseoa (Promenade), 1917–18

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago