Edukira zuzenean joan

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919

Omenaldia Apollinaireri (Hommage à Apollinaire), 1913

Info gehiago

Magoa (Ytzhak Leibusch Peretz-en ipuinerako marrazkia, yiddishez argitaratua Vilniusen, Kletzkin, 1917) [Le Prestidigitateur (Illustration pour le conte de Ytzhak Leibusch Peretz publié en yiddish à Vilnius, chez Kletzkin, en 1917)], 1915

Info gehiago

Iruzkinak

Autorretratua, 1914

Izenburua:
Autorretratua, 1914
Erakusketa:
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919
Gaiak:
Lehen Mundu Gerra | Introspekzioa
Mugimendu artistikoak:
Abangoardia | Fauvismoa | Kubismoa | Orfismoa
Artelan motak:
Pintura

1914an, Berlingo Der Sturm galeriak Chagallen bakarkako lehenbiziko erakusketa eskaini zuen, Herwarth Waldenek antolatuta. Margolari espresionista zen bera, baina batez ere abangoardiazko arte alemaniarraren kritikari eta sustatzaile handia. Walden bera da Omenaldia Apollinaireri koadroan ageri diren sortzaileetako bat.

Berlingo erakusketa zabaldu eta egun batzuetara, Vitebsk bisitatzea erabaki zuen Chagallek, hiri txiki hartan hiru hilabete igaro, arrebaren ezkontza ospatu eta bere andregaia ikusteko. Baina une hartan Lehen Mundu Gerra lehertu zen eta, Errusian zortzi urte igaro behar izan zituen artistak.  

Bere sustrai eta kulturarekiko topo egite behartu horrek, Parisko kultur jardunaren zurrunbilotik atera eta bere arteari buruz eta bere buruari buruz gogoeta egitera eraman zuen. Garai hartan egin zituen autorretratu ugarietan, bere artista nortasuna ikertu eta indartu zuen. Askotan, paleta eta pintzelak, margolariaren tresna kuttunak, hartuta agertzen da erretratu horietan.

Ez, ordea, oraingo honetan.

Lan honek [Autorretrato, 1914] artistaren soina isolatuta erakusten du. Haren aurpegiak indar handia adierazten du. Inguruan ez da beste objekturik ageri, ez eta teloirik ere atzean; kolorezko zerrenda batzuk bakarrik, tartean nabarmentzen direla kobalto-urdinezkoak. Era horretan, garrantzitsuenean jartzen du begia artistak: bere aurpegian eta bere begiradan, gaztetan ere begirada nabarmendu nahi izaten baitzuen, begiak margotuta. 

Izatez ere, oraingo honetan makilatuta dagoela dirudi Chagallek. Artistaren burua eskuinaldera makurtzen da, haren lepo luzearen gainera. Aurpegi zurbilak, ile kizkurrak eta hazpegiek misterio airea ematen diote. Autorretratu honetan, aurpegiaren bolumenak lerro fin batzuez eta forma geometrikoen itzalez irudikatzen dira; esaterako, masailetako triangeluak, edo bekainak eta begiak markatzen dituzten arkuak, eta maskara bat ekartzen gogorarazten digute. Ezaugarri horiek Parisen ezagutu zuen Kubismoaren herentzia dira. Argia eta kolorea bizi-bizi eta xehetasun leunez beteak ageri dira, eta haien tratamendua Orfismo eta Fauvismo joerekin lotua dago.     

Abangoardiazko arte mugimenduak bere adierazpidera ekartze hori artistak bere sorterria utzi zuenetik izan zuen bilakaeraren isla da. Garapena nabarmena da, hazpegi horiek alderatzen baditugu bere andregaiaren erretratuaren modelatu eta argiarekin, XIX. mendeko margolaritzatik hurbilagokoa baita azken hori.

Baina berrikuntza horiek ez dute esan nahi artistak tradizioaren arrasto guztiak ezabatu dituenik. Esaterako, begi almendra-antzeko horien begiradak, mihisetik harantzago doanak, errusiar ikonoen tradizioa ekartzen du gogora. Gauza bera esan daiteke ahoaz, txikia eta irribarre enigmatiko batean itxia.

Horrekin guztiarekin, artearen iraganarekin eta etorkizunarekin, Ekialdearekin eta Mendebaldearekin, eraikitzen du Chagallek bere lengoaia. 

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaren hitzaurrea

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Nire andregaia eskularru beltzekin (Ma fiancée aux gants noirs), 1909

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gela horia (La chambre jaune), 1911

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Abere-tratularia (Le marchand de bestiaux), 1912

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paris leihotik (Paris par la fenêtre), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Omenaldia Apollinaireri (Hommage à Apollinaire), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Autorretratua, 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Magoa (Ytzhak Leibusch Peretz-en ipuinerako marrazkia, yiddishez argitaratua Vilniusen, Kletzkin, 1917) [Le Prestidigitateur (Illustration pour le conte de Ytzhak Leibusch Peretz publié en yiddish à Vilnius, chez Kletzkin, en 1917)], 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erlojua (La Pendule), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian (Les fraises ou Bella et Ida à table), 1916

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Maitaleak urdinez (Les amoureux en bleu), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gerrara abiatzea (Le départ pour la guerre), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Judutarra zuri-beltzean (Le juif en noir et blanc), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Musika lanerako estudioa (Laugarren panela Kamarako Estatu Antzerki judutarrarentzat, Mosku) [Étude pour La Musique (Quatrième panneau pour Le Théâtre d'art juif de Moscou)], 1917

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paseoa (Promenade), 1917–18

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago