Edukira zuzenean joan

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919

Erlojua (La Pendule), 1914

Info gehiago

Maitaleak urdinez (Les amoureux en bleu), 1914

Info gehiago

Iruzkinak

Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian (Les fraises ou Bella et Ida à table), 1916

Izenburua:
Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian (Les fraises ou Bella et Ida à table), 1916
Erakusketa:
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919
Gaiak:
Artea eta emozioa | Forma | Kolorea | Maitasuna
Artelan motak:
Pintura

Marc Chagallen eta Bella Rosenfelden arteko ezkontza ospatu eta urtebetera, 1916ko maiatzean, sortu zen haien alaba Ida, “Idotchka”, aitak deitzen zion eran. Uda hartan familia euren “dacha”ra joan ziren, udako etxera, Zaolshe herrian, Vitebsk-etik hurbil. Horrela, San Petersburgon zegoen janari-eskasiatik ihes egiten zuten, eta espazio gehiago bilatzen zuten Chagallek lan egin ahal izan zezan. Une hartan, papera edo kartoia erabiltzen zuen artistak, mihise aski ez zuelako.

Aldi honetan, Chagallek ez zuen inoiz bere burua sartu margotzen zituen familia-eszenetan, eta 1917ra arte ez ziren hirurak agertu lan batean.

Etxeko eszena honetan [Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian, 1916], kolorea da nagusi. Marrubien arrosa biziak eta Bellaren alkandoraren tonuak kontrastea egiten dute mahai-gainekoaren eta plateren zuriarekin. Laranja tonuak bizi-bizi ageri dira soingainekoaren hondo ilunaren gainean. Neskatoaren aurrean dagoen erretiluan, dama-joko taula eratzen dute urdinaren eta morearen arteko xehetasun leunek, pertsonaien atzealdean era zabalagoan hedatzen diren tonuen antza dutenek.

Kolore leherketa da lana, leuntasunez eta zehaztasunez eratzen dena emozio bat sortzeko, erritmoez ongi neurtutako doinu baten eran. Ikuspegi altua aukeratzen du artistak, ia zenitala; objektuak natura hila balitz bezala kokatzen ditu, eta pertsonaiak nahi duen ordenean, konposizio harmoniatsu eta uste gabekoa lortzeko, haren ibilbidean funtsezkoak izan ziren urte horien aurretik inoiz irudikatuko ez lukeen bezalakoa. Artistak berak esaten zuenez:

 “Nolabait ere, nire margolanak objektuz eta figurez betetzen saiatzen naiz, eta formen antzera tratatzen ditut (…), musika tonuek bezala hots egiten duten formen antzera (…), forma grinatsuak dira, eta haien funtzioa da dimentsio berri bat zabaltzea, ez kubistek euren geometriarekin, ez inpresionistek euren orbanekin, lortu ez dutena”.

Lan honetan, artistaren kezka nagusia formari dagokio, narrazioari baino. Gaiak ez du beste margolan batzuetako garrantzirik. Badirudi ez duela jarraitzen Chagallen ohiko joera, ideia konplexuak osagai soil independenteez lotuz adieraztekoa.

Aitzitik ere, hemen eguneroko eszena bat irudikatzen da, ia idilikoa ematen duena, baina San Petersburgon pixka bat lehenago bizi izandako egoera zailarekin kontrastea egiten duena: Bella andrea eta Ida alaba jasotzen ditu, gauza txikien edertasun soilarekin. Etxe barne horretan, emozio bat ere adieraztea lortzen du artistak: bere maiteekiko sentitzen zuen debozio bizia. Ez da bakarrik andrearekiko maitasuna, alabarekikoa ere halaxe zen. Harreman estua eta sakona izan zuen Chagallek beti Ida alabarekin, bizi osoan zehar luzatuko zena. 

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaren hitzaurrea

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Nire andregaia eskularru beltzekin (Ma fiancée aux gants noirs), 1909

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gela horia (La chambre jaune), 1911

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Abere-tratularia (Le marchand de bestiaux), 1912

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paris leihotik (Paris par la fenêtre), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Omenaldia Apollinaireri (Hommage à Apollinaire), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Autorretratua, 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Magoa (Ytzhak Leibusch Peretz-en ipuinerako marrazkia, yiddishez argitaratua Vilniusen, Kletzkin, 1917) [Le Prestidigitateur (Illustration pour le conte de Ytzhak Leibusch Peretz publié en yiddish à Vilnius, chez Kletzkin, en 1917)], 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erlojua (La Pendule), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian (Les fraises ou Bella et Ida à table), 1916

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Maitaleak urdinez (Les amoureux en bleu), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gerrara abiatzea (Le départ pour la guerre), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Judutarra zuri-beltzean (Le juif en noir et blanc), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Musika lanerako estudioa (Laugarren panela Kamarako Estatu Antzerki judutarrarentzat, Mosku) [Étude pour La Musique (Quatrième panneau pour Le Théâtre d'art juif de Moscou)], 1917

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paseoa (Promenade), 1917–18

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago