Edukira zuzenean joan

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919

Abere-tratularia (Le marchand de bestiaux), 1912

Info gehiago

Omenaldia Apollinaireri (Hommage à Apollinaire), 1913

Info gehiago

Iruzkinak

Paris leihotik (Paris par la fenêtre), 1913

Izenburua:
Paris leihotik (Paris par la fenêtre), 1913
Erakusketa:
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919
Gaiak:
Hiri-eszenak | Erbestea | Paris
Artelan motak:
Pintura

Bi aurpegiko pertsonaia bitxi batek leihoaz bestaldera begiratzen du, bere etxeko aterpetik. Haren aurpegi urdinak, lo sakonean balego bezala, kontzientzia esnatua irudikatzen du. Eskuan darama bihotza eta bere espirituak ematen dion lasaitasunetik begiratzen du kanpoko mundua: Paris liriko bat, non etxeak pilatzen diren bulebar eta etorbideek duten ordenarik gabe, non Eiffel Dorrearen irudi itzela gauza eta pertsona guztien gainetik altxatzen den. Modernitatearen magiak piztutako Paris bat, buruz behera dabiltzan tranbiek zeharkatua, paraxutista baten lurreratzea hartzen duen Paris bat… Franz Reichelt izan liteke paraxutista hori, jostun frantziar-austriar bat, lehenengo jausgailu eramangarria diseinatu zuena, eta istorio tragikoa izan zuena; izan ere, haren diseinuak huts egin zuen proba egin zuenean, bere burua Eiffel Dorretik behera botata, 1912an. Irudi hori Ikaro ere izan liteke, edo Chagall bera, bere euritako babeslearekin.   

Bikote bat ere badugu koadroan; hiriko kaleetan barna paseoan dabiltzan horietako bat izan liteke, baina bikotekideak airean hegaka daudela dirudi, bata bestearen aurrean, elkarren kontrako norabidean.

Lan honek [Paris leihotik, 1913] irudikatzen duen Paris hiria ez da egiazko hiria: ez dago kidetasunik monumentu, pertsonaia eta kaleei dagokienez. Chagallek egiten duen irudikapena da, bere arauen arabera eraikia.

Hala ere, artistak ez du hiria eraikitzen La Ruche edo Erlauntza izeneko egoitzako bere leihotik, gauza jakina baita haren leihotik ez zuela Eiffel Dorrea ikusten. Leiho honek eskaintzen duen ikuspegia, ortzadarraren koloreez osatua, artistaren irudimenaren ondorioa da. Leihoa funtsezko baliabidea da lana konposatzeko, eta kanpoko eta barneko munduen arteko iragazkortasuna erakusteko aukera ematen du. Hemen, Chagall artista inkontzienteki kontziente gisan agertzen da.  

Estiloagatik, haren lagun Robert Delaunay-k lantzen zuen “Kubismo Orfiko” deritzaiona ere ekartzen du gogora. Kubismo mota horren ezaugarrietako bat zera zen, koadroa zatikatuz kolorezko zerrenda geometrikoak agertzea, objektuen formarekin bat egin ez baina, elkarren gainka agertzen zirenak, era horretan gardentasunezko edo tonalitateak batzen direneko guneak sortzeko. 

Zatikatutako aurpegi batek bi aldetara begiratzen du: koadroaren eskuinaldera, mugatik hurbil, han ez dagoen zerbait bilatzen ari da, errealitate horri ihes egiten dion zerbait: Errusiaren oroitzapena; ezker aldera, harrera egin dion hiria begiratzen du.

Autorretratu honekin, bere arima zatikatua dagoela eta alderdi bakoitzak helburu desberdina bilatzen duela iradokitzen du Chagallek.

Leihoa sinboloa da, barne eta kanpoko munduak irudikatzen dituena, eta irudimenari hegan egiten uzteko gogoa pizten du.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaren hitzaurrea

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Nire andregaia eskularru beltzekin (Ma fiancée aux gants noirs), 1909

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gela horia (La chambre jaune), 1911

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Abere-tratularia (Le marchand de bestiaux), 1912

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paris leihotik (Paris par la fenêtre), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Omenaldia Apollinaireri (Hommage à Apollinaire), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Autorretratua, 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Magoa (Ytzhak Leibusch Peretz-en ipuinerako marrazkia, yiddishez argitaratua Vilniusen, Kletzkin, 1917) [Le Prestidigitateur (Illustration pour le conte de Ytzhak Leibusch Peretz publié en yiddish à Vilnius, chez Kletzkin, en 1917)], 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erlojua (La Pendule), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian (Les fraises ou Bella et Ida à table), 1916

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Maitaleak urdinez (Les amoureux en bleu), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gerrara abiatzea (Le départ pour la guerre), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Judutarra zuri-beltzean (Le juif en noir et blanc), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Musika lanerako estudioa (Laugarren panela Kamarako Estatu Antzerki judutarrarentzat, Mosku) [Étude pour La Musique (Quatrième panneau pour Le Théâtre d'art juif de Moscou)], 1917

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paseoa (Promenade), 1917–18

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago