Edukira zuzenean joan

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919

Ongietorria eta bisitaren hitzaurrea

Info gehiago

Gela horia (La chambre jaune), 1911

Info gehiago

Iruzkinak

Nire andregaia eskularru beltzekin (Ma fiancée aux gants noirs), 1909

Izenburua:
Nire andregaia eskularru beltzekin (Ma fiancée aux gants noirs), 1909
Erakusketa:
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919
Gaiak:
Emakumea artean | Kolorea | Judaismoa | Maitasuna
Artelan motak:
Pintura

Atzealde beltzaren gainean Bellaren soineko zuria nabarmentzen da, eta atzealde horretatik argia igortzen du, garbitasunez eta espiritualtasunez jantzia balego bezala. Koloreen arteko kontrasteak antzinako maisuen erretratuen neurritasuna ekartzen du gogora. Eta emakumearen gorputz-jarrera zurrun antzekoak, berriz, ikono errusiarren tradizioa ekar lezake gogora.

Erretratu honetan, ordea, Marc Chagallen ikasbidea eta haren hasierako eraginen istorioak baino gehiago ere irakur daiteke. 

Erreparatu Bellaren soinekoaren eta haren luxuzko osagarrien dotoretasun modernoari: orratza, kapela eta eskularruak, lanari izenburua ematen diotenak. Erreparatu haren keinu tinkoari ere: Bellak jakin-minez begiratzen du eskuinera. 

Horrek guztiak emakume gazte eta eder baten irudia osatzen du, bere buruaz nabarmen seguru dena, independentea eta librea dela ziurtasunez jakitun; hala zegokien klase aberatsetako lehenengo emakume juduei, aukera izan baitzuten goi-mailako ikasketak egiteko hiri handietan, juduei ezartzen zitzaizkien mugapenen gainetik. 

Bella, egiazko izenez Berta Rosenfeld, familia aberats batekoa zen, hainbat bitxi-dendaren jabe zena. Egokiera horrek aukera eman zion Moskun filosofia, historia eta literatura ikasteko. Moishe Shagal-en egoera oso bestelakoa zen: haren familia langile klasekoa zen, eta hark beti borroka egin behar izan zuen artista izateko ametsaren alde, eta hori ez zegoen oso ondo ikusia garai hartan, komunitatea arautzen zuten erlijio-arau zorrotzen arabera.

Erretratu hau [Nire andregaia eskularru beltzekin, 1909] margotu zuenean, oraindik urrun zegoen Chagall artistaren ospea lortzetik. San Petersburgon ikasten ari zen, baina diru-baliabide urriak zituen eskura. Horregatik, Bella ezagutu zuenean, klase sozialen arteko desberdintasunaren zama trabatzen zen bien artean, baina horrek ez zien gogorik zapuztu ez batari, ez eta besteari ere. 

Bien laguna zen Thea Brachmann-en etxean ezagutu zuten elkar, 1909ko irailean, Chagallek Bellari egin zion erretratu ugarietatik lehena den hau margotu baino apur bat lehenago. Bere ibilbide osoan egin zituen erretratu horietan, beti ere emakumearen edertasun liraina zen nagusi, haren betiko gaztetasuna, harengan artistak aurkitzen zuen maitasun ideala hezurmamituko balu bezala.

Lehenengo aldiz elkartu zireneko egun hura gogoratzen zutenean, biek ala biek diote bat-bateko maitemintzea izan zela. Hona zer zioen Chagallek: 

“Haren isiltasuna nirea da. Haren begiak, nireak. Aspaldi ezagutzen nauela ematen du, niri buruzko guztia dakiela, nire haurtzaroaz, nire orainaz, nire etorkizunaz; nire zaindaria balitz bezala, nire baitan iltzatuta, elkar ikusten dugun lehenengo aldia izanda ere. Nire emaztea bera izango zela pentsatu nuen. Haren aurpegi zurbila, haren begiak. Bai handiak, biribilak eta beltzak! Nire begiak dira, nire arima”.

Hurrengo urtean, ezkon-hitza eman zioten elkarri. Haren lanak azkenean Parisen eta Berlinen erakutsi eta onarpena lortu zutenean, artista, ordurako ospetsu, Vitebsk-era itzuli zen haren arreba Zina-ren ezkontzara. Bisita hura, hasiera batean hiru hilabetekoa izan behar zuena, 8 urteko egonaldi bihurtu zen, Lehen Mundu Gerra lehertu zelako. 1915eko uztailean, Bella Rosenfeld-ekin ezkondu zen artista.  

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaren hitzaurrea

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Nire andregaia eskularru beltzekin (Ma fiancée aux gants noirs), 1909

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gela horia (La chambre jaune), 1911

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Abere-tratularia (Le marchand de bestiaux), 1912

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paris leihotik (Paris par la fenêtre), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Omenaldia Apollinaireri (Hommage à Apollinaire), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Autorretratua, 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Magoa (Ytzhak Leibusch Peretz-en ipuinerako marrazkia, yiddishez argitaratua Vilniusen, Kletzkin, 1917) [Le Prestidigitateur (Illustration pour le conte de Ytzhak Leibusch Peretz publié en yiddish à Vilnius, chez Kletzkin, en 1917)], 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erlojua (La Pendule), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian (Les fraises ou Bella et Ida à table), 1916

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Maitaleak urdinez (Les amoureux en bleu), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gerrara abiatzea (Le départ pour la guerre), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Judutarra zuri-beltzean (Le juif en noir et blanc), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Musika lanerako estudioa (Laugarren panela Kamarako Estatu Antzerki judutarrarentzat, Mosku) [Étude pour La Musique (Quatrième panneau pour Le Théâtre d'art juif de Moscou)], 1917

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paseoa (Promenade), 1917–18

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago