Edukira zuzenean joan

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919

Gerrara abiatzea (Le départ pour la guerre), 1914

Info gehiago

Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915

Info gehiago

Iruzkinak

Judutarra zuri-beltzean (Le juif en noir et blanc), 1914

Izenburua:
Judutarra zuri-beltzean (Le juif en noir et blanc), 1914
Erakusketa:
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919
Gaiak:
Judaismoa
Artelan motak:
Pintura

Judutar zahar honek, otoitz egiteko jantzita, eta inguruan bere fedearen ikurrak dituela, Marc Chagall hazi zeneko mundua irudikatzen zuen. Errusia tsarista zigor latza jasotako mundua zen, bereziki gerraren hasierako urteetan. 

Chagall kokaleku judutarretan, konfinamendu giroan, hazitako belaunaldi berrikoa zen. Gazte haiek euren erlijio eta tradizioekiko atxikimendua laikotasunetik planteatzen zuten orduan. Hala irudikatzen zuen bere artegintzan, Purim edo Sabbath bezalako ospakizunen irudien bidez.  

Vitebsk-era itzuli zenean, Errusia tsaristako lekualdatze behartuak eta herri juduaren egoera ikusita, bere jardunaren gai kuttunetakoa bihurtu zen kultura judua. Oraingo honetan, otoitzerako bere aita janzten zen bezala jantzitako agure bat irudikatu zuen, taled izeneko soin-gainekoa jantzita, zintzilik dituela tztzit izeneko erritual-litsak, gizonari etengabe gogoratzen diotenak jainkozko legeak bete eta Sortzailea miretsi eta errespetatu behar duela. Badarama, baita ere, tefilin edo filakteria tradizionala: larruzko bi zinta dira, mutur batean Bibliako pasarteak gordetzen dituen kutxatila zintzilik dutenak. Haietako bat ezker besoan jartzen da, bihotzaren ondoan, zazpi itzuli emanez, eta bestea buru gainean eramaten da, irudian ikus daitekeen bezala.     

Artistak eskale bati ordaindu zion lan honetarako modelo gisa posatzeko. Agure honek izandako bizitza gogorrak azaltzen du haren aurpegian ageri den akidura; baina duintasun ere badago aurpegi horretan. Atzean inongo xehetasunik gabe irudikatzen du Chagallek agurea, figura horrena izan litekeen istorio zehatzik iradoki lezakeen elementurik gabe. Era horretan, erretratua baino askoz gehiago osatzen du, berriz ere: figura ikono bihurtzen du, mundu modernoaren aurrean tradizio judutar zaharrak erakusten duen erresistentziaren ikurra; ikonoa margolaritzaren hizkuntzara itzulita, arte-joera abangoardiazkoek Chagallengan izan zuten eragina argi agertzen du lan honek [Judutarra zuri-beltzean, 1914].    

Lan honekin batera, Judutarra berdez eta Judutarra gorri biziz ere egin zituen artistak. Bietan ala bietan, atzean hebreerazko testuak ageri dira. Judutarra berdez lanean, hain zuzen ere, honako hitz hauek irakur daitezke. Erlijio juduaren “kadish” izeneko otoitz nagusietako bateko hitzak dira:

 “Bere goietan harmonia ezartzen duenak, eman diezagula bere pietateekin bakea, guri eta Israelgo herri guztiari”. 

Bildumazale judutar batek berehala erosi zituen lan hauek; beste artista batzuen lanekin batera, Chagallen 30 artelan erosi zituen, sortu nahi zuen arte judutarreko museo bati dohaintzan emateko asmoz. “Rabino handi” ospetsu hauetako hiru “Im Obersteg” bildumakoak dira, eta Judutarra gorri biziz izeneko lana San Petersburgoko Errusiako Estatu Museoan dago. Artelan hauek erakusketa honetarako bildu izana ezohiko aukera bikaina da. 

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaren hitzaurrea

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Nire andregaia eskularru beltzekin (Ma fiancée aux gants noirs), 1909

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gela horia (La chambre jaune), 1911

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Abere-tratularia (Le marchand de bestiaux), 1912

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paris leihotik (Paris par la fenêtre), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Omenaldia Apollinaireri (Hommage à Apollinaire), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Autorretratua, 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Magoa (Ytzhak Leibusch Peretz-en ipuinerako marrazkia, yiddishez argitaratua Vilniusen, Kletzkin, 1917) [Le Prestidigitateur (Illustration pour le conte de Ytzhak Leibusch Peretz publié en yiddish à Vilnius, chez Kletzkin, en 1917)], 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erlojua (La Pendule), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian (Les fraises ou Bella et Ida à table), 1916

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Maitaleak urdinez (Les amoureux en bleu), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gerrara abiatzea (Le départ pour la guerre), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Judutarra zuri-beltzean (Le juif en noir et blanc), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Musika lanerako estudioa (Laugarren panela Kamarako Estatu Antzerki judutarrarentzat, Mosku) [Étude pour La Musique (Quatrième panneau pour Le Théâtre d'art juif de Moscou)], 1917

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paseoa (Promenade), 1917–18

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago