Edukira zuzenean joan

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919

Magoa (Ytzhak Leibusch Peretz-en ipuinerako marrazkia, yiddishez argitaratua Vilniusen, Kletzkin, 1917) [Le Prestidigitateur (Illustration pour le conte de Ytzhak Leibusch Peretz publié en yiddish à Vilnius, chez Kletzkin, en 1917)], 1915

Info gehiago

Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian (Les fraises ou Bella et Ida à table), 1916

Info gehiago

Iruzkinak

Erlojua (La Pendule), 1914

Izenburua:
Erlojua (La Pendule), 1914
Erakusketa:
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919
Gaiak:
Denbora | Espiritualtasuna
Artelan motak:
Pintura

Vitebsk bezalako hirietan, erlojuek antolatzen zuten bizimodua: oinarrizko osagaiak ziren, eta ipuin judu batzuetan, izaki bizidun bihurtzera ere iristen ziren. Chagallentzat, erlojua objektu “mistikoa” zen. Margolaritzaren alorrean irudikatzen denean, haren betekizun praktikotik harantz joan izan ohi da: denboraren iragateari buruzko gogoeta egiteko aukera ematen du, ikuspegi filosofiko batetik.

Lan honetan [Erlojua, 1914] ageri den erloju handiak sinbolo izaera ere hartzen du, bere eginkizunagatik ez ezik, daukan kutxa itxuragatik ere, iradoki lezakeelako etxeko erloju zaharraren irudia.

Horma erloju bat da, zurezko kutxa batean txertatua, kutsu barroko argiekin, esaterako, zutabe salomonikoen antzeko bi zurezko pieza landuen artean dagoen pendulu handia. Erloju honetan, guztiak iraganeko denbora galdu eta oso urrun bati buruz hitz egiten du. Baina, gainera, penduluaren norabideak gure begirada leihoaren ondoan dagoen gizon txikiarengana bideratzen du. 

Erlojuaren eta leihoaren formen kontrajartzeak ezegonkortasun handia eragiten dio konposizioari. Eta objektuen kokapenak eta proportzioak erronka egiten digute, desoreka horrekin, Chagallek berriz ere muzin egiten baitie mundu fisikoaren legeei.

Nor da leihotik begira dagoen gizona? Zergatik ematen du berehala zapalduko duela denborak? Zerumugaren bila dabil? Ametsen baten zain dago?

Lanak galdera ugari iradokitzen ditu, eta gonbidatzen gaitu, koadroaren mugan dagoen leihotik ihes egitera. Chagallen ekoizpenak, izan ere, gure eguneroko gauzak bezalako irudi hurbilez hornitua izanik, iradokitzeko gaitasun handia dauka.

Artistaren begirada poetikoa behin eta berriro agertzen da:

“Beti iruditu izan zait tentagarriagoa alderdi ezkutua, formaren eta espirituaren alderdi ilogikoa dei genezakeena; hura gabe, nire irudiz, kanpoko egia ez baita osoa”. 

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaren hitzaurrea

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Nire andregaia eskularru beltzekin (Ma fiancée aux gants noirs), 1909

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gela horia (La chambre jaune), 1911

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Abere-tratularia (Le marchand de bestiaux), 1912

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paris leihotik (Paris par la fenêtre), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Omenaldia Apollinaireri (Hommage à Apollinaire), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Autorretratua, 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Magoa (Ytzhak Leibusch Peretz-en ipuinerako marrazkia, yiddishez argitaratua Vilniusen, Kletzkin, 1917) [Le Prestidigitateur (Illustration pour le conte de Ytzhak Leibusch Peretz publié en yiddish à Vilnius, chez Kletzkin, en 1917)], 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erlojua (La Pendule), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian (Les fraises ou Bella et Ida à table), 1916

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Maitaleak urdinez (Les amoureux en bleu), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gerrara abiatzea (Le départ pour la guerre), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Judutarra zuri-beltzean (Le juif en noir et blanc), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Musika lanerako estudioa (Laugarren panela Kamarako Estatu Antzerki judutarrarentzat, Mosku) [Étude pour La Musique (Quatrième panneau pour Le Théâtre d'art juif de Moscou)], 1917

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paseoa (Promenade), 1917–18

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago