Edukira zuzenean joan

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919

Maitaleak urdinez (Les amoureux en bleu), 1914

Info gehiago

Judutarra zuri-beltzean (Le juif en noir et blanc), 1914

Info gehiago

Iruzkinak

Gerrara abiatzea (Le départ pour la guerre), 1914

Izenburua:
Gerrara abiatzea (Le départ pour la guerre), 1914
Erakusketa:
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919
Gaiak:
Lehen Mundu Gerra | Emozioa
Teknikak:
Marrazkia

Lan honetan [Gerrara abiatzea, 1914], beldurtua dirudien soldadu bat figura baten aurrean makurtzen da bularrean duen gurutzeari musu emateko, gerrara abiatu aurretik. Bere aberkideak borrokarantz abiatzen zirela ikusten zuen Chagallek, ondoren Lehen Mundu Gerra izenez ezagutuko zen hartara. Haiekin batera pena, beldurra eta mina sentitzen zituen Chagallek, eta emozio horiek paper gainean adierazten saiatu zen.

“Soldaduz betetako trenak. Aurpegi goibelak, masail biribil, gris eta hautsez beteak. Nonahitik igotzen ziren, pikabuztanean, bagoien sabaian. Beste bat, zauritua, niri begira dago gaitzespenez. Zurbil dago, zaharra eta mehea da, nire aitona bizarduna bezala”.

Gerraren inguruan Chagallek egin zituen koadro urriek multzo garrantzitsua osatzen dute haren ibilbidean. Lan honi oso baliabide urriekin heldu zion artistak: arkatza eta tinta txinatarra, besterik ez, zuri-beltzean. Teknika horrek zehaztasun handia eskatzen zuen, eta ez zion aukerarik ematen bere margolanetan ohikoak ziren gradazio kromatikoa eta haren xehetasun ugariak erabiltzeko: tinta txinatarrak bere trazu gogorra, mehea eta kontrastez betea inposatzen zuen. Hala eta guztiz ere, artistak menderatzen zuen marrazkiaren lengoaia, eta emaitzarik onena ateratzen zuen haietatik. 

Chagallen ustez, tinta txinatarrez egindako marrazkiaren soiltasunak eta baliabide urriek aukera ematen zioten ideiak tinkotasun are handiagoaz adierazteko. Kasu honetan, hondorik edo xehetasunik ez izateak narrazioaren pisua kentzen dio soldaduaren istorioari: jada ez da militar zehatz bat, bere bizitza eta drama dituena, usadiozko estanpa batek jaso lezakeena bezalakoa. Erabat isolatuta, eta oinarrizko sinboloen multzo bilakatuta, uniformea esaterako, pertsona izateari utzi eta ikono bihurtzen da, “soldaduaren ideia”.  

Era berean, haren aurrean, agurtzen duen figurak maite zituztenen itzuleraren zain geratzen zirenak hezurmamitzen ditu; Chagall bera izan zen zain geratu zirenetako bat, haren anai Davidek Krimeara joan behar izan zuen, eta han bertan hil zen, tuberkulosiak jotako pertsonentzako osasun-etxe batean. Bellaren familiaren laguntzari esker, zerbitzu militarretik salbuetsia izan zen Chagall, eta haren ordez gizarte lana egin ahal izan zuen, bere ezkon-anaiaren esanetara, Gerra Ekonomiaren Bulego Zentralean, San Petersburgon.

Urte haietan, gainera, bere herriak lekuz nola aldatu behar izan zuen ikusi zuen Chagallek: milaka judu beren etxeetatik egotziak izan ziren, borrokaren lehen-lerroan zeudelako, eta gerrak astindutako Errusia batean, hara eta hona ibiltzera behartuta ikusi zuten euren burua.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaren hitzaurrea

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Nire andregaia eskularru beltzekin (Ma fiancée aux gants noirs), 1909

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gela horia (La chambre jaune), 1911

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Abere-tratularia (Le marchand de bestiaux), 1912

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paris leihotik (Paris par la fenêtre), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Omenaldia Apollinaireri (Hommage à Apollinaire), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Autorretratua, 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Magoa (Ytzhak Leibusch Peretz-en ipuinerako marrazkia, yiddishez argitaratua Vilniusen, Kletzkin, 1917) [Le Prestidigitateur (Illustration pour le conte de Ytzhak Leibusch Peretz publié en yiddish à Vilnius, chez Kletzkin, en 1917)], 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erlojua (La Pendule), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian (Les fraises ou Bella et Ida à table), 1916

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Maitaleak urdinez (Les amoureux en bleu), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gerrara abiatzea (Le départ pour la guerre), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Judutarra zuri-beltzean (Le juif en noir et blanc), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Musika lanerako estudioa (Laugarren panela Kamarako Estatu Antzerki judutarrarentzat, Mosku) [Étude pour La Musique (Quatrième panneau pour Le Théâtre d'art juif de Moscou)], 1917

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paseoa (Promenade), 1917–18

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago