Edukira zuzenean joan

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919

Musika lanerako estudioa (Laugarren panela Kamarako Estatu Antzerki judutarrarentzat, Mosku) [Étude pour La Musique (Quatrième panneau pour Le Théâtre d'art juif de Moscou)], 1917

Info gehiago

Iruzkinak

Paseoa (Promenade), 1917–18

Izenburua:
Paseoa (Promenade), 1917–18
Erakusketa:
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919
Gaiak:
Artea eta emozioa | Maitasuna
Artelan motak:
Pintura

Bella airean dabil, senarraren eskutik helduta, kometa edo bandera bat balitz bezala. Behean, Vitebsk-eko etxeak eta zelaia forma geometrikoez osatutako berdean batzen dira. Eraikin bat bakarrik ageri da besteen gainetik, konposizioaren atzealdean: eliza, arrosa leun batez; elementu horrek kontrastea egiten du oihal herrikoietan ohikoa zen mahai-gaineko nabar-loretsuarekin. Mahai gainean pitxer bat eta ardo kopa bat ikus daitezke.

Bere ibilbidean maiz egin zuen bezala, horrela irudikatzen ditu haien gorputzak paisaian: arin eta hegalari. Maitasuna gorpuztuko balute bezala. Neska zeruan eta mutila lurrean, maitaleek bi gorputz eratzen dituzte, euren keinuak simetriaz errepikatzen dituztenak: besoak luzaturik eta hankak zabalik, sentitzen duten guztia horrela bakarrik adierazi ahal izango balute bezala.

Bellaren gorputza biltzen duen espazio handi eta argian, hodeirik gabeko zeru garbiaren gainetik, indarrez nabarmentzen da haren soinekoa, arrosa kolore bizikoa. Chagallek txori urdina dauka eskuan, Bellaren idazle kuttunen artean zegoen Maurice Maeterlinck idazlearen ipuina gogora ekarri nahian beharbada. Ipuinean, izan ere, ume batzuek txori urdina, zoriontasuna, bilatzen dute, amaitzeko…

“Gauza bera gertatzen zaigu pertsona gehienoi: zoriona bilatzen dugu leku guztietan, dagoen lekuan izan ezik, izan ere, benetan, gure etxean baitago”.

Marc eta Bella orduan bizi zireneko etxea.

Alaitasuna eta edertasuna ez dira ageri pertsonaien keinuetan edo paisaiaren kolorean bakarrik. Chagallengan ohikoa denez, emozioak eragin eta, aldi berean, konposizio egituratu bat eraikitzeko gaitasuna duen forma eta koloreen multzoa da margolaritza.

Errusiako Estatuak 1918 eta 1920 bitartean erosi zituen hamar artelanek osatutako sail batekoa da pieza hau; Estatuak 371 errublo ordaindu zituen trukean. Urte haietan, parte-hartze bizia izan zuen Chagallek Errusia berriaren hasierako etapetan. 1918an Vitebsk-eko Arteen arduradun izendatu zuten, eta eskumena emanez museo, arte-eskola edo eskualdean ospatzen zen edozein arte-ekitaldien gaineko eskumena eduki zuen horrela. Orduan Bella eta Ida alabarekin bizi zen sorterrian, eta han sortu zuen Artearen Herri Eskola, irakasle moduan gonbidatuz Lissitzky eta Malévich bezalako artistak. Arte ikuspegietan zituzten iritzi desberditasunengatik, ordea, Chagall proiektutik aldendu zen 1920 hasieran, eta Vitebsk-etik alde egin zuen, era horretan itxiz bere bizitzaren aldi garrantzitsu bat. 

Chagall-ek 1974an San Petersburgon, orduko Leningradon, ikusi ahal izan zuen lan hau berriro; nabarmen hunkitu zen bere sorterrirako itzulera hartan, berrogeita hamar urte igaro baitziren azkenekoz han egon zenetik.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta bisitaren hitzaurrea

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Nire andregaia eskularru beltzekin (Ma fiancée aux gants noirs), 1909

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gela horia (La chambre jaune), 1911

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Abere-tratularia (Le marchand de bestiaux), 1912

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Paris leihotik (Paris par la fenêtre), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Omenaldia Apollinaireri (Hommage à Apollinaire), 1913

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Autorretratua, 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Magoa (Ytzhak Leibusch Peretz-en ipuinerako marrazkia, yiddishez argitaratua Vilniusen, Kletzkin, 1917) [Le Prestidigitateur (Illustration pour le conte de Ytzhak Leibusch Peretz publié en yiddish à Vilnius, chez Kletzkin, en 1917)], 1915

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erlojua (La Pendule), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrubiak edo Bella eta Ida mahaian (Les fraises ou Bella et Ida à table), 1916

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Maitaleak urdinez (Les amoureux en bleu), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gerrara abiatzea (Le départ pour la guerre), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Judutarra zuri-beltzean (Le juif en noir et blanc), 1914

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915