Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
Jackson Pollock, Zirkunzisioa (Circumcision), 1946
Helen Frankenthaler, Mendebaldeko ametsa (Western Dream), 1957
Iruzkinak
Helen Frankenthaler, Horma irekia (Open Wall), 1953
- Izenburua:
- Helen Frankenthaler, Horma irekia (Open Wall), 1953
- Erakusketa:
- Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Konposizioa | AEB | New York | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Frankenthaler, Helen
Hemen ikusten dugun mihise handia 1953an sortu zuen Helen Frankenthalerrek New Yorkeko bere estudioan. Lanaren izenburuak —Horma irekia— pareta baten izaera estatikoa, ibilgea eta zeharka ezina iradokitzen du. Alabaina, irekita ageri da hemen, argi- eta kolore-zerrendaz ildaskatuta.
Lehenbizi, zerrenda bertikalak sortu zituen, okre- eta arrosa-kolorekoak, eta, ondoren, gainjarritako gune urdin eta zuriak margotu zituen kolore epelagoen gainean. Horrek adierazten du Frankenthalerrek berriz margotzen zituela bere konposizioak batzuetan. Koadroaren erditik gertu, deigarria da hiru hatz-marka dituen orban bat, pintura gorriz egina.
Gainazalean sortutako espazioek interakzioan dihardute, bai elkarren artean bai formekin, artistak berak baieztatu zuen bezala. Entzun dezagun zer zioen koadro honi buruz:
“Nolabaiteko espazio- eta muga-sentsazioa sortzeko esperimentu gisa [hasi zen pintura]. Azkenean, koadroaren muinak, erantzunarazten dizun horrek, apenas du zerikusirik gaiarekin berarekin, baizik eta espazioen interakzioarekin eta formak elkartzearekin”.
Obra honek forma eszentrikoak ageri ditu, haztatzen eta dardara egiten duten ingerada irregularrez osatuak. Badirudi haietako batzuek paisaia baten zerumuga iradokitzen dutela, nahiz eta anbiguo eta misteriotsu izaten jarraitu —poemak balira bezala, esanahi desberdina izan baitezakete pertsona bakoitzarentzat—.