Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
Helen Frankenthaler, Yin Yang, 1990
Jano (Janus), 1990
Helen Frankenthaler, Ekialderantz gidatzen (Driving East), 2002
Iruzkinak
Helen Frankenthaler, Mailegatutako ametsa (Borrowed Dream); Zurrunbiloa (Maelstrom); Requiem, guztiak 1992koakCassis, 1995
- Izenburua:
- Helen Frankenthaler, Mailegatutako ametsa (Borrowed Dream); Zurrunbiloa (Maelstrom); Requiem, guztiak 1992koakCassis, 1995
- Erakusketa:
- Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
- Gaiak:
- Heriotza | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Papera | Sinbologia | Testura | AEB | Giza harremanak | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Frankenthaler, Helen
1990eko hamarkadan, Helen Frankenthalerrek pintatzeko bi modu desberdin baliatu zituen. Haietako batekin, ekinaldi bakarrean osatu zezakeen koadro bat, saio bakar batean, ukitu txiki batzuk gorabehera; ikuspegi hori ageri da Mendiak eta itsasoa izeneko pinturarekin hasitako berrikuntzan. Pintatzeko bigarren moduari “koadro berreskuratua” esaten zion artistak, eta denbora eta berregite gehiago eskatzen zituen. Metodo horrek, Frankenthalerren arabera, “azalera landuagoa edo karrakatuagoa sortzen zuen, askotan ilunagoa, trinkoagoa”.
Ikuspegia alde batera utzita, Frankenthalerrek sorturiko pinturak beti eman behar zuen...
“berehala jaioa zela, nahiz eta orduak, asteak edo urteak behar izan hura egiteko”.
Frankenthalerren obra berantiar askok fisikotasun trinkoa ageri dute, paper gaineko pintura monumentalek izan ezik. Horixe gertatzen da, zalantzarik gabe, atal honetan ikusgai dauden Mailegatutako ametsa, Zurrunbiloa eta Requiem lanekin. Haietako bakoitzean, kolore akrilikoekin nahastutako gelarekin esperimentatu zuen margolariak, eta arrastelu txikiekin, igeltsero-paletekin, espatulekin, belakiekin eta egurrezko koilarekin manipulatzen zuen margoa. Emaitzak oso eskultorikoak dira: kolore lodiko eta testura handiko eremuak. Batzuetan eraikiak dirudite, margotuak baino gehiago. Mailegatutako ametsa, Zurrunbiloa eta Requiem lanetako gainazal arrastelatu eta lautuak latzak, irregularrak eta erradikalak dira, eta galdera existentzialak planteatzen dituzte artistaren obra berantiarraren inguruan.
Azken atal honetan, orobat, paper gaineko margolan handiak daude ikusgai. Frankenthalerren ustez, papera beti izan zen mihisearen alternatiba; izan ere, errazagoa zen maneiatzeko, errazago bota zitekeen, eta merkeagoa zen. Denboraren poderioz, paperaren praktikotasuna abantaila bihurtu zen. Zahartuz zihoan heinean, artistak mahai baten gainean zabal zitzakeen paper-orri handiak, hau da, gainazal garai baten gainean, eta horrek erraztu egiten zion margotze-prozesua.
1992ko Requiem lanak hilen aldeko mezetarako musika-konposizioari egiten dio erreferentzia. Frankenthalerren margolanak heriotza gogora ekartzen eta goraipatzen du, oinarrian espazio infinitu baten bidez eutsitako tonu trinkoz eta kolore ilunez kargaturik. Prestatu gabeko mihisean estratifikatutako forma adierazkorrei esker, erraz agertzen ziren halabeharra eta intuizioa, eta, aldi berean, artistak kontrolatu egiten zuen formaren, kolorearen eta espazioaren arteko interakzioa.
Frankenthalerrek pintura akrilikoz egin zuen paper gaineko Cassis lana 1995ean, Stephen M. DuBrulekin ezkondu eta urtebetera. Obra horretan, koloretako bi laukizuzen ageri dira cassis edo andere-mahats beltzaren koloreko hodei baten gainean flotatzen. Badirudi sail horretako lanak artistaren bizitza berriaren gorazarrea direla, eta, aldi berean, omenaldia egiten dietela iraganeko harremanei bai laukizuzen-bikoteen bidez, bai maitasunaren eta ezkontzaren sinboloen bidez, iraganekoak zein garaikideak.