Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
Helen Frankenthaler, Ocean Drive West #1, 1974
Goizak (Mornings), 1971
Plexua (Plexus), 1976
Helen Frankenthaler, Matisse mahaia (Matisse Table)
Patioa (Yard)
Londresko hiriguneko mapa (Heart of London Map), guztiak 1972koak
Iruzkinak
Helen Frankenthaler, Katedrala (Cathedral), 1982
Izarrei begira (Star Gazing), 1989
- Izenburua:
- Helen Frankenthaler, Katedrala (Cathedral), 1982
Izarrei begira (Star Gazing), 1989
- Erakusketa:
- Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
- Gaiak:
- Emakumea artean | Arte klasikoa | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Konposizioa | Diego Velázquez | Édouard Manet | Rembrandt | Tiziano Vecellio | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Frankenthaler, Helen
Helen Frankenthaler garai guztietako artelanetan oinarritu zen bere ibilbidean zehar. 1970eko hamarkadaren amaieratik 1980koa ondo sartu arte, antzinako maisuen pinturekin berritu zituen indarrak, hala nola Tiziano, Velázquez, Manet eta Rembrandten lanekin. 1968an Archives of American Artentzat grabatutako elkarrizketa batean, bere lagun Barbara Rose kritikariak galdetu zion zer ikusten zuen artista horien lanetan. Frankenthalerrek erantzun zion “argia” topatzen zuela, eta hauxe gaineratu zuen:
“Horrek areagotu egin zidan abstrakziorako sentiberatasuna. Argiaren bidez lortzen baita pinturak funtzionatzea”.
Maisu handi eta gurtuen koadroetako xehetasun abstraktuak aztertuz, Frankenthaler belo zeharrargien, koloretako hondoen eta gardentasun delikatuen tonu-unibertsoan murgildu zen. Xehetasun horietan bestelako espazio- eta argi-motak aurkitu zituen, eta aplikatu ere aplikatu zituen Ekialdeko argia, Katedrala, Madril eta Izarrei begira lanetan, besteak beste.
Katedrala eta Izarrei begira 1982an eta 1989an egin zituen, hurrenez hurren. Lehenengoan, zenbait partek pintura-estilo trinkoagoa ageri dute, artistak “oretsu” edo pikortsu gisa deskribatuak, eta mihisearen gainerakoa, berriz, paper gaineko akuarela balitz bezala dago tratatuta. Izarrei begira laneko izar-lainoek, eguzki-orbanek, zulo beltzek eta argi sarkorreko tarteek kutsu kosmikoa hartzen dute.