Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
Helen Frankenthaler, Mailegatutako ametsa (Borrowed Dream); Zurrunbiloa (Maelstrom); Requiem, guztiak 1992koak
Cassis, 1995
Iruzkinak
Helen Frankenthaler, Ekialderantz gidatzen (Driving East), 2002
- Izenburua:
- Helen Frankenthaler, Ekialderantz gidatzen (Driving East), 2002
- Erakusketa:
- Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Denbora | Sinbologia | Erakusketak | Deutsche Guggenheim Berlin | Guggenheim Bilbao Museoa | Solomon R. Guggenheim Museoa | AEB
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Frankenthaler, Helen
1990eko hamarkada Helen Frankenthalerri eskainitako erakusketa handiekin amaitu zen. Haietako bat, ‘Mendiak eta itsasoa’ ondoren: Frankenthaler 1956–1959 izenekoa, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoan inauguratu zen 1998an, eta, ondoren, Guggenheim Bilbao Museoan eta Deutsche Guggenheim Berlin zentroan egon zen ikusgai. Neubergerreko Arte Museoan eginiko beste erakusketa batean, artistaren ibilbidea berrikusi zuten bere bildumako pintura-sorta baten bidez. 2001ean, Arteen Domina Nazionala eman zioten, Amerikako Estatu Batuetan artista batek jaso dezakeen aintzatespenik handiena.
Ekialderantz gidatzen obra berantiarra da, hunkigarria. 2002an sortu zuen artistak, eta badirudi denboraren iheskortasuna islatzen duela. Begiratzen diogunean, argi dardarti bat ikusten dugu zerumugan: eguzkia sartzen ala eguna argitzen? Ilunabarra da, ala egunsentia?
Osasun-arazoak haren produktibitatea erasaten hasi baziren ere, artistak bere grabatuen edizioak egiten jarraitu zuen bere bizitzako azken hamarkadan. Frankenthalerren hitzek ederki laburbiltzen dituzte edertasunean zuen fede baikorra eta araurik gabeko artearen bilaketa nekaezina:
“Denbora igarotzen den heinean, onenarekin geratzen gara”.