Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
Helen Frankenthaler, Tutti-Frutti, 1966, eta David Smith, Titulurik gabea (Zig VI), 1964
Helen Frankenthaler, Santorini, 1965
Iruzkinak
Helen Frankenthaler, Giza muga (The Human Edge), 1967
- Izenburua:
- Helen Frankenthaler, Giza muga (The Human Edge), 1967
- Erakusketa:
- Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
- Gaiak:
- Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Sinbologia | AEB | Giza harremanak | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Frankenthaler, Helen
“Pintura guztiz minimalista hasi zen garai bertsuan margotua da [Giza muga]. Beheko ertzean, ‘L’ forma zeharo pertsonala duen lerro bat ageri da: asaldatua, ez-geometrikoa eta ez-garbia. [Koadroari] izenburu bat emateko unea iritsi zenean... [banekien] Giza muga deituko niola, minimalismoan askotan gertatzen baitzen giza izaera ezabatzea: giza muga kentzea”.
Helen Frankenthalerren hitz horiek 1967ko Giza muga lanari buruzkoak dira. Artistak aipatu bezala, une hartan pil-pilean zegoen minimalismoa. Mugimendu artistiko hark konposizio geometriko bakunetara eta konfigurazio estilizatuetara jotzen zuen, eta materialaren eta formaren oinarrizko ezaugarriak nabarmentzen zituen. Arte minimalistak garrantzia kendu ohi zion kutsu pertsonalaren adierazpenari.