Edukira zuzenean joan

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen

Anthony Caro, Eskaileretan gora (Ascending the Stairs), 1979–83

Info gehiago

Helen Frankenthaler, Mailegatutako ametsa (Borrowed Dream); Zurrunbiloa (Maelstrom); Requiem, guztiak 1992koak

Cassis, 1995

Info gehiago

Iruzkinak

Helen Frankenthaler, Yin Yang, 1990
Jano (Janus), 1990

 

Izenburua:
Helen Frankenthaler, Yin Yang, 1990
Jano (Janus), 1990

 
Erakusketa:
Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
Gaiak:
Pertsonaia mitologikoak | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Sinbologia | AEB | Dualtasuna
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Frankenthaler, Helen

1990 eta 1991ko udetan, Helen Frankenthalerrek eskola magistralak eman zituen Santa Feko Arte Ederren Institutuan, Mexiko Berrian. Biziki emankorrak izan ziren bi udaldiok.

Atal honetan ikusgai dauden bi mihiseak ageri dira garai horretan sortutako lanen artean: Yin Yang eta Jano. Lehenbizikoa Santa Fen izaniko egonaldian egina da; eta bigarrena, berriz, joan aurretik egina.

Yin Yang lanak Txinako filosofiako bi termino oso ezagun jasotzen ditu: yina eta yanga bi energia kontrajarri dira, baina osagarriak. Horietako bakoitza beharrezkoa da bestea existitzeko. Unibertsoan dagoen guztiaren dualtasuna irudikatzen dute: zuria eta beltza, eguna eta gaua, femeninotasuna eta maskulinotasuna.

Janok, ostera, erromatar jainko zaharrenetako bati egiten dio erreferentzia, “hastapenen jainkoa” izenaz ezagutzen denari, alegia. Jatorrien eta trantsizioen babesletzat hartzen zen Jano; gizakien zein animalien jardueren babesle zelakoan, laguntza eskatzen eta gorazarre egiten zitzaion; eta hari eskainiak ziren hilabete bakoitzeko lehen eguna eta urteko lehen hila; hau da, urtarrila. Kontrako norabideetarantz begiratzen duten bi aurpegirekin irudikatu ohi da Jano, hasiera eta amaiera sinbolizatzeko.

Bi mihiseak antzekoak dira formatuari dagokionez: kolorezko hondoa dute, eta zenbait geruza eta elementu gardenez osaturiko gainazala dute. Neba-arrebak bezala komunikatzen dira: biak dira aurkakoek bat egiten duten lekua, dela yin eta yangaren artean beti aldatzen den oreka, dela hasiera eta amaiera, Jano jainkoaren begiradapean.

BESTE ATALAK

Sarrera

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Jackson Pollock, Zirkunzisioa (Circumcision), 1946

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Helen Frankenthaler, Horma irekia (Open Wall), 1953

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Helen Frankenthaler, Mendebaldeko ametsa (Western Dream), 1957

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Helen Frankenthaler, Alassio, 1960

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Helen Frankenthaler, Tutti-Frutti, 1966, eta David Smith, Titulurik gabea (Zig VI), 1964

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Helen Frankenthaler, Giza muga (The Human Edge), 1967

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Helen Frankenthaler, Santorini, 1965

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Iruzkina, 2025

Info gehiago

David Smith, Arrano-zaintzailearen erretratua (Portrait of the Eagle’s Keeper), 1948–49Robert Motherwell, Iberia, 1958

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea, 1949Morris Louis, Alef saila V (Serie Aleph V), 1960Kenneth Noland, Helenen hautua (Helen’s Choice), 1977

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Helen Frankenthaler, Urdin mugikorra (Moveable Blue), 1973

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Helen Frankenthaler, Ocean Drive West #1, 1974Goizak (Mornings), 1971Plexua (Plexus), 1976

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Helen Frankenthaler, Katedrala (Cathedral), 1982
Izarrei begira (Star Gazing), 1989

 

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Helen Frankenthaler, Matisse mahaia (Matisse Table)
Patioa (Yard)
Londresko hiriguneko mapa (Heart of London Map), guztiak 1972koak

 

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Anthony Caro, Eskaileretan gora (Ascending the Stairs), 1979–83

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Helen Frankenthaler, Yin Yang, 1990
Jano (Janus), 1990

 

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Helen Frankenthaler, Mailegatutako ametsa (Borrowed Dream); Zurrunbiloa (Maelstrom); Requiem, guztiak 1992koakCassis, 1995

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Helen Frankenthaler, Ekialderantz gidatzen (Driving East), 2002

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Iruzkina, 2025

Info gehiago