Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
Helen Frankenthaler, Horma irekia (Open Wall), 1953
Helen Frankenthaler, Alassio, 1960
Iruzkinak
Helen Frankenthaler, Mendebaldeko ametsa (Western Dream), 1957
- Izenburua:
- Helen Frankenthaler, Mendebaldeko ametsa (Western Dream), 1957
- Erakusketa:
- Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Sinbologia | Erakusketak | New Yorkeko Eskola | Museoak | Museum of Modern Art (MOMA) | Whitney Museum of American Art | New York | Robert Motherwell | Giza harremanak | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Frankenthaler, Helen
1957. urtea garai bizia izan zen Frankenthalerrentzat. Haren lanak bakarkako erakusketa batean egon ziren ikusgai Tibor de Nagy galerian, eta, urte hartako udaberrian, artista gazteei eskainitako erakusketa kolektibo banatan erakutsi zituzten Frankenthalerren lanak New Yorkeko Museum of Modern Art, Jewish Museum eta Whitney Museum of American Art museoetan.
Helen Frankenthaler Time eta Life aldizkari ezagunetan agertu zen, bere estudioan margotzen ari zela ateratako argazkietan, eta Whitney Museoak haren lanetako bat erosi zuen. Hamaikatxo ezagun eta adiskide egin zituen artearen munduan, eta, urte hartan bertan, 1957aren amaieran, lehenbizikoz elkartu zen Robert Motherwell margolariarekin Leo Castelli galeriako erakusketa kolektibo batean, non Frankenthalerren lan bat ere baitzegoen ikusgai. Robert Motherwell eta biak hurrengo urtean ezkondu ziren, eta 1971ra arte egon ziren elkarrekin.
Hemen ikusgai dagoen Mendebaldeko ametsa izeneko mihise handia 1957an sortua da. Artistak sinatuta eta datatuta dago, piezaren behealdean, eskuinean. Ezkerrean, bi forma ageri dira: zirkulu bat eta karratu bat. Badirudi unibertso independente baten parte direla: zirkulua, lerro ondulatu batek zeharkaturik, karratuari eta puntu-multzo bati lotuta dago lerro beltz kurbatu baten bidez.
Mihisearen gainerako zatiak ez du inprimaziorik, eta, hor, “busti eta zikindu” teknika erabili zuen artistak. Ordurako hasia zen teknika hori perfekzionatzen, eta akuarelaren antzeko efektuak lortzeko aukera ematen zion. Gainazal horretan, zenbait pintura-zeinu, sinbolo eta eszena iradokitzaile ageri zaizkigu, eta halako azpi testu enigmatiko bat aurkezten digute.