Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
Helen Frankenthaler, Alassio, 1960
Helen Frankenthaler, Giza muga (The Human Edge), 1967
Iruzkinak
Helen Frankenthaler, Tutti-Frutti, 1966, eta David Smith, Titulurik gabea (Zig VI), 1964
- Izenburua:
- Helen Frankenthaler, Tutti-Frutti, 1966, eta David Smith, Titulurik gabea (Zig VI), 1964
- Erakusketa:
- Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | AEB | Giza harremanak
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Eskultura | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Frankenthaler, Helen | Smith, David
Atal honetan aurkezten diren obrak Helen Frankenthalerrek eta David Smithek sortuak dira, eta, haien bidez, bi artisten arteko adiskidetasun-harreman estua ematen da aditzera.
Frankenthalerrek 1950eko hamarkadaren hasieran ezagutu zuen Smith, eta berehalaxe aitortu zituen haren talentua, sormen moldakorra, eskultura “espazioan eginiko marrazki” gisa ikusteko gaitasuna, eta eskultura-sorkuntzaren arauak behin eta berriro asmatzeko ahalegin ausarta. Biek partekatzen zuten mantra bera: arte esperimentala sortzerakoan, ez zegoela araurik. Adiskidetasun berezia izan zuten. Smith gazterik hil zen 1965ean, eta kolpe latza izan zen hura Frankenthalerrentzat.
Smithen Titulurik gabea (Zig VI) lana bata bestearen gainean pilatutako habe astunez egina da, gurpil txiki batzuen gainean soldatua eta muntatua: margotutako haur-jostailu handi bat gogorarazten du. Smithen eskulturako umore eta alaitasun inplizituak antzeman daitezke Frankenthalerren Tutti-Frutti mihise handian ere: bertan kolorezko hodei arin batzuk ageri dira, modu ludikoan hartu-emanean.