Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
Helen Frankenthaler, Urdin mugikorra (Moveable Blue), 1973
Helen Frankenthaler, Katedrala (Cathedral), 1982
Izarrei begira (Star Gazing), 1989
Iruzkinak
Helen Frankenthaler, Ocean Drive West #1, 1974Goizak (Mornings), 1971Plexua (Plexus), 1976
- Izenburua:
- Helen Frankenthaler, Ocean Drive West #1, 1974Goizak (Mornings), 1971Plexua (Plexus), 1976
- Erakusketa:
- Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artistaren estudioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Itsas paisaia | AEB | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Frankenthaler, Helen
Bere bizitza osoan zehar, ura erakargarri gertatu zitzaion Frankenthalerri. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, etxe bat alokatu zuen Shippan Pointen, Connecticuteko Stamford hiriko hegoalde-hegoaldeko barrutian. Bere egongelako estudiotik, Long Island itsasartearen ikuspegi garbia zuen. Lagungarri zitzaion uretatik hurbil egotea, Provincetownen igaro zituen uda ugarietan bezalaxe. Hiritik urruntzea ez zen erlaxazio-kontu hutsa: funtsezkoa zitzaion bizitzaren eta lanaren arteko oreka lortzeko. Kutsu tonal eta atmosferikodun pintura abstraktu berrietako gai gisa, paisaia arruntak ez ezik, itsas paisaiak ere hasi zen jorratzen. Bere lanetako batzuk artistak bere kaletik ikus zezakeen panoramikan daude oinarrituta. Ocean Drive West deituriko kale hark, hain justu, itsasartera ematen zuen. Kromatikoki uniformea dirudien arren, Ocean Drive West #1 obraren zeru-koloreko gainazala eremu zuri sotilek bizkortzen dute.
Hauxe adierazi zuen artistak pieza horri buruz:
“Hantxe [nire estudioan] margotu nuen [koadroa]... Ocean Drive West kaletik, beti ikusten duzu zerumuga... Itsasartearen beste aldean, Long Islandeko toki batzuk ezkutatuta geratzen dira lanbroarekin; batzuk ikusi egiten dira, beste batzuk ez. Ez nintzen naturari edo itsas paisaiari so egoten, naturaren barrutik marrazten baino, eguzkiari eta ilargiari zirkuluekin edo argiarekin eta iluntasunarekin gertatzen zaien bezalaxe”.
Atal honetan bilduriko Goizak eta Plexua mihiseek biek dute orientazio bertikala. Goizak lanak formazio geologikoak edo barrunbe anatomikoak iradokitzen ditu. Errotuladore beltz eta gorriz eginiko marra kementsuek gainazala ebakitzen dutela dirudi. Plexua obran, berriz, zerrenda bertikalek hiri-paisaia baten goranzko bertikaltasuna iradokitzen dute. Zerrenda zuriek ireki egiten duten gainazala, arnasguneak balira bezala, eta, aldi berean, konprimatu egiten dituzte koadroaren erdian belakiz eta pintzelez modu sotilean aplikaturiko kolore-hodeiak.