Edukira zuzenean joan

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak

Louis Anquetin: Chez Bruant barruan: Le Mirliton (L'intérieur de Chez Bruant: Le Mirliton), 1886-87

Info gehiago

Iruzkinak

[Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak]. Sarrera

Izenburua:
[Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak]. Sarrera
Erakusketa:
Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
Gaiak:
Artea eta gizarte iraultza | Arte eta iraultza kulturala | Artea eta zientzia
Mugimendu artistikoak:
Akzionismoa | Neoinpresionismoa | Sinbolismoa
Teknikak:
Dibisionismoa

Guggenheim Bilbao Museoak ongietorria ematen dizu Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak erakusketara. Erakusketa honek XIX. mende amaieran eta XX. mendeko lehen urteetan egindako ehun bat obra biltzen ditu. Asalduzko garai gorabeheratsua izan zen hura, Parisko egoera kulturala eraldatu zuten aldaketa sozial, politiko, industrial eta zientifikoz betea. Gizarte irakinaldi honekin sintonian, artista modernoek hainbat mugimendu berriren sorreran lagundu zuten; korronte horiek loratzen ari zen bizitza kontraesankor haren isla ziren.

Paris gaueko entretenimendu eta aisiaren hiria zen, baina baita gatazka sozialen agertokia ere. Aristokratak, dantzariak eta langileak Montmartreko kaleetan nahastu, eta kafe-kontzertu gisa ezagunak ziren tabernetara joaten ziren. Langileek mugimendu sozialak garatzen lagundu zuten, eta ideal anarkistak partekatzen zituzten burgesak ez zirenekin. Artean, zientzialariek masa-psikologia edo pertzepzioa bezalako gaiak ikertzen zituzten. Optikari buruzko ikasketak bogan zeuden. Argazkilaritzak inpresionistei desafio egiten zien, une bat jasotzeko eskaintzen zituen aukera eskaintzen zuelako. Zinema jaio zen, eta biztanleria harritu zuen bere errealismo eta bizitasun sentsazioarekin.

Beharrezkoa zen artearen izateko arrazioa zein zen birpentsatzea. Zertarako behar zen errealitatea imitazio-modu batean irudikatzea, zientziak erraztasun eta zehaztasun handiagoarekin egiteko aukera bazuen? Irudikapen tradizional, klasiko eta akademikoa gainditua zegoen. Orain, Inpresionismoak aldarrikatzen zuen egunerokotasuna eta unea atzitzea ere ukatzen zen. Hori egiteko bi modu zeuden: natura gainditzea ideiak gogora ekartzeko, eta kolorearen, argiaren eta pertzepzioaren ikerketan sakontzea.

Bi bide horiek Sinbolismoa bezalako mugimenduei bide eman zieten, bai eta dibisionismoa bezalako teknikei eta artista talde desberdinei ere. Tartean da erakusketa honetan zehar ezagutzeko aukera izango dugun Les nabis taldea, esate baterako. Korronte ugari zeuden mende amaierako Parisko magma kultural hartan integratuta.

BESTE ATALAK

[Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak]. Sarrera

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Louis Anquetin: Chez Bruant barruan: Le Mirliton (L'intérieur de Chez Bruant: Le Mirliton), 1886-87

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Pierre Bonnard: Ikuzle txikia (La Petite blanchisseuse), 1896

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Henri-Edmond Cross: Itsas zakarra (La mer clapotante), Ca. 1902-05

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Maurice Denis: Apirila (Anemonak) [Avril (Les anémones)], 1891

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Charles Filiger: Emakume gaztea otoitzean atzealdean paisaia duela (Jeune femme priant sur fond de paysage), Ca. 1903

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Maximilien Luce: Écoleko kaia, Paris, ilunabarrean (Quai de l'école, Paris, le soir), 1889

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Camille Pissarro: Artaldea, Éragny-Sur-Epte (Le troupeau de moutons, Éragny-Sur-Epte), 1888

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Paul Ranson: Soilunea edo basoaren ertza ("La Clairière" edo "L'orée du bois"), Ca. 1895

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Odilon Redon: Itsasontzia (La barque), 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Georges Seurat: Artistaren ama, eserita (La mère de l'artiste, assise), 1882 eta Atezaina (Concierge), 1884

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Paul Signac: Saint-Briac. balizak Opus 210 (Saint-Briac. les balises Opus 210), 1890eko Ekaina

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Henri de Toulouse-Lautrec: Divan japonais, 1892-93

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Felix Vallotton: Exekuzioa (L'exécution), 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Théo Van Rysselberghe: Kalf-eko errota Knokke-n (Flandesko errota) [Le moulin du Kalf à Knokke (Moulin en Flandre)], 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Édouard Vuillard: Dama partida (La partie de dames), 1899

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago