), Ca. 1895 | Artitz Guggenheim Bilbao"> ), Ca. 1895 | Artitz Guggenheim Bilbao"> ), Ca. 1895 | Artitz Guggenheim Bilbao"> ), Ca. 1895 | Artitz Guggenheim Bilbao">

Edukira zuzenean joan

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak

Camille Pissarro: Artaldea, Éragny-Sur-Epte (Le troupeau de moutons, Éragny-Sur-Epte), 1888

Info gehiago

Odilon Redon: Itsasontzia (La barque), 1894

Info gehiago

Iruzkinak

Paul Ranson: Soilunea edo basoaren ertza ("La Clairière" edo "L'orée du bois"), Ca. 1895

Izenburua:
Paul Ranson: Soilunea edo basoaren ertza ("La Clairière" edo "L'orée du bois"), Ca. 1895
Erakusketa:
Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
Gaiak:
Espiritualtasuna | Natura
Mugimendu artistikoak:
Akzionismoa | Sinbolismoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Ranson, Paul

Aurrealdean ageri diren forma makurreko zuhaitz-enborrak itzaletan daudela dirudite, adarrak pixkanaka argirantz igotzen diren artean. Atzean, basoaren soilunean, epeltasun hori batek inguratzen du beste zuhaitz batzuen goiko aldea.

Baliabide gutxi erabiliz, Paul Ransonek arrunta eta interesik gabea izan zitekeen paisaia natural bat ametsezko agertoki bihurtzen du: bertan, irrikaz nahiz beldurrez gaude agerraldi magikoen zain, izaki fantastiko edo mitologikoekin eta piztiekin topo egiteko esperoan. Artistak argiarekin jolasten du batez ere: lehen planoa itzaletan aurkezten du; bertan, lurreko zein enborretako zonalde ilunak ukitu more irrealekin nabarmentzen dira. Basoaren ertzetik harantzago, soilunea irekitzen den tokian, argi horiak hartzen du protagonismoa. Gainera, Ransonek zuhaitz estilizatu eta okerrak zehaztu ditu, eta adarrek koadro osoan zehar errepikatzen diren kurba leunak osatzen dituzte.

Modu horretan, Ransonek konposizioaren bereizgarri diren arintasun eta irrealtasun sentsazioa sortzea lortzen du. Baso soil bat irudikatuz, misterio sentsazioa agerrarazten du. Urte horietan Europa osoan garatu zen pintura sinbolistaren ezaugarrietako bat da hau.

Ranson nabien taldeko beste sortzaileetako bat izan zen. Beste guztiek bezala, Gauguinen eragina izan zuen, formen murriztapen sintetikoari eta koloreen erabilera espresiboari dagokionez. Iraganeko artea eta irudi japoniarrak ere izan zituen inspirazio iturri. Gainera, antzerkiko eszenografien diseinua bezalako arte aplikatuekiko interesa ere erakutsi zuen. Hala ere, bere lanak nabien taldeko gainontzeko artistenengandik urruntzen dira, gai espiritual, erlijioso eta misteriotsuak lantzen dituztelako. Artista-talde honetako kideen artean bazegoen liluramendu bat ezkutuko gauzen aurrean. Sinesmenaren eta fartsaren artean irekitzen den espazioan mugituz, erritu-zeremoniak ere ospatu zituzten. Ranson izan zen bilaketa horiek gehien garatu zituena, bere lanen bidez.

BESTE ATALAK

[Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak]. Sarrera

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Louis Anquetin: Chez Bruant barruan: Le Mirliton (L'intérieur de Chez Bruant: Le Mirliton), 1886-87

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Pierre Bonnard: Ikuzle txikia (La Petite blanchisseuse), 1896

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Henri-Edmond Cross: Itsas zakarra (La mer clapotante), Ca. 1902-05

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Maurice Denis: Apirila (Anemonak) [Avril (Les anémones)], 1891

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Charles Filiger: Emakume gaztea otoitzean atzealdean paisaia duela (Jeune femme priant sur fond de paysage), Ca. 1903

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Maximilien Luce: Écoleko kaia, Paris, ilunabarrean (Quai de l'école, Paris, le soir), 1889

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Camille Pissarro: Artaldea, Éragny-Sur-Epte (Le troupeau de moutons, Éragny-Sur-Epte), 1888

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Paul Ranson: Soilunea edo basoaren ertza ("La Clairière" edo "L'orée du bois"), Ca. 1895

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Odilon Redon: Itsasontzia (La barque), 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Georges Seurat: Artistaren ama, eserita (La mère de l'artiste, assise), 1882 eta Atezaina (Concierge), 1884

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Paul Signac: Saint-Briac. balizak Opus 210 (Saint-Briac. les balises Opus 210), 1890eko Ekaina

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Henri de Toulouse-Lautrec: Divan japonais, 1892-93

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Felix Vallotton: Exekuzioa (L'exécution), 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Théo Van Rysselberghe: Kalf-eko errota Knokke-n (Flandesko errota) [Le moulin du Kalf à Knokke (Moulin en Flandre)], 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Édouard Vuillard: Dama partida (La partie de dames), 1899

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago