Edukira zuzenean joan

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak

Théo Van Rysselberghe: Kalf-eko errota Knokke-n (Flandesko errota) [Le moulin du Kalf à Knokke (Moulin en Flandre)], 1894

Info gehiago

Iruzkinak

Édouard Vuillard: Dama partida (La partie de dames), 1899

Izenburua:
Édouard Vuillard: Dama partida (La partie de dames), 1899
Erakusketa:
Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
Gaiak:
Eszena-generoa
Mugimendu artistikoak:
Akzionismoa
Artelan motak:
Litografia
Aipatutako artistak:
Bonnard, Pierre | Vuillard, Édouard

Gainerako nabiak bezala, Édouard Vuillard ere trebea zen inprimaketan. Bonnarden antzera, litografia hau barne hartzen duen Paisaiak eta barrualdeak serieak ere Ambroise Vollard arte-merkatari garrantzitsua izan zuen komisario. Vuillardek bere hurbileko lagunak irudikatu ohi zituen, bakarka eta etxeko eremuetan. Hala egiten du margolan honetan ere, estanpatu deigarriko barrualdean dauden jokalariekin. Pertsonaien ardo-gorri koloreko arropak, aulki brokatuak eta horma-paperak jolasa bera bezain garrantzitsua dira irudi honetan.

Dekorazioan eta arte aplikatuetan interesa zuen Édouard Vuillard-ek xehetasunez irudikatzen zituen Parisko burgesiaren etxeak barrutik. Pertsonaiei garrantzia kenduz, eguneroko bizitzako eszenak erretratatzen zituen, etxeko apainketari protagonismo berezia emanez.

Nabien taldeko kide gisa, interesa erakutsi zuen baita ere Arte Ederren muga elitistak gainditzeko nahian. Helburu horrekin, bere hirikideekin eguneroko bizitzan parte hartzea ahalbidetzen zioten beste jarduera sortzaile batzuk ere landu zituen: egunkarietarako ilustrazioa edo antzerkiko agertokien diseinua, esate baterako.

Nabien taldearekin irudikapen naturalistarekiko ukoa ere partekatzen zuen. Taldekide horiek bezala Paul Gauguinen lanaren eragina jaso zuen. Horregatik, hau bezalako pinturetan formak eta bolumenak laburtuak dira, kolore azalera zabaletara murriztuak. Irudi japoniarra izan zen Vuillard -en beste inspirazio iturri garrantzitsu bat. Irudi horien enkoadraketa bitxien eragin garbia ikus daiteke, obraren goiko aldean agertzen den zentzu narratibo gabeko hutsune handi horretan.

Ezaugarri horiekin guztiekin, mende amaierako pintura gai eta objektuen irudikapen zehatzetik urruntzen hasia zegoen. Urte horietako Parisko artistentzat sorkuntza artistikoaren garrantzia elementu estetikoetan oinarritzen zen: lerroak, formak eta koloreak. Hauek izan ziren artea edukitik banatu eta XX. mendeko abangoardietarantz modu autonomoan aurrera bultzatzeko erabili zituzten tresnak.

BESTE ATALAK

[Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak]. Sarrera

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Louis Anquetin: Chez Bruant barruan: Le Mirliton (L'intérieur de Chez Bruant: Le Mirliton), 1886-87

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Pierre Bonnard: Ikuzle txikia (La Petite blanchisseuse), 1896

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Henri-Edmond Cross: Itsas zakarra (La mer clapotante), Ca. 1902-05

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Maurice Denis: Apirila (Anemonak) [Avril (Les anémones)], 1891

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Charles Filiger: Emakume gaztea otoitzean atzealdean paisaia duela (Jeune femme priant sur fond de paysage), Ca. 1903

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Maximilien Luce: Écoleko kaia, Paris, ilunabarrean (Quai de l'école, Paris, le soir), 1889

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Camille Pissarro: Artaldea, Éragny-Sur-Epte (Le troupeau de moutons, Éragny-Sur-Epte), 1888

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Paul Ranson: Soilunea edo basoaren ertza ("La Clairière" edo "L'orée du bois"), Ca. 1895

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Odilon Redon: Itsasontzia (La barque), 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Georges Seurat: Artistaren ama, eserita (La mère de l'artiste, assise), 1882 eta Atezaina (Concierge), 1884

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Paul Signac: Saint-Briac. balizak Opus 210 (Saint-Briac. les balises Opus 210), 1890eko Ekaina

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Henri de Toulouse-Lautrec: Divan japonais, 1892-93

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Felix Vallotton: Exekuzioa (L'exécution), 1894