Edukira zuzenean joan

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak

Henri-Edmond Cross: Itsas zakarra (La mer clapotante), Ca. 1902-05

Info gehiago

Charles Filiger: Emakume gaztea otoitzean atzealdean paisaia duela (Jeune femme priant sur fond de paysage), Ca. 1903

Info gehiago

Iruzkinak

Maurice Denis: Apirila (Anemonak) [Avril (Les anémones)], 1891

Izenburua:
Maurice Denis: Apirila (Anemonak) [Avril (Les anémones)], 1891
Erakusketa:
Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
Gaiak:
Estetika | Emozioa
Mugimendu artistikoak:
Akzionismoa | Arte Naif
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Denis, Maurice

Baso batetik sigi-saga doan bidearen ertzean, bi emakume daude loreak jasotzen. Biak makurtuta, jarrera berdina dute, baina haien arropak eta itxura desberdinak dira. Zuhaitzak modu erritmikoan kokatuta daude, patroi simetriko bat jarraituko balute moduan, eta ordenatutako melodia antzeko bat osatzen dute mihise gainean. Enborra puntu eta linea okerrez zeharkatuta dago, arabeskoen antzera. Horien bidez, artistak ez du natura imitatu nahi, forma eta koloreengatik ederra den irudi bat sortu baizik.

Konposizioaren patroiak, errepikatutako formak, ordenazio simetrikoa eta arabeskoen erabilera ohikoak ziren Maurice Denisen pinturan. Artista honentzat, mihisea kolorez estali beharreko azalera bat zen. Elkarrizketa batean azaldu zuen moduan, bere lanaren xedea berez ederra zen irudi bat aurkitzea zen, gaien beren gainetik:

"Uste dut pintore baten lan nagusia dekorazioa dela. Gaiak edo eszenak aukeratzea ez da garrantzitsua. Koloreztatutako azaleraren, tonuen balioaren eta lerroen armoniaren bidez, arimara iristen, emozio bat pizten saiatzen naiz."

Ideia hori nabien taldeko helburuekin bat dator; izan ere Maurice Denis izan zen taldeko sortzaile eta burua. Paul Gauguinen lanen, Erdi Aroko artearen, tapiz errenazentisten eta irudi japoniarren eraginpean, artista horiek estilo primitibista landu zuten, eta haien lanetan figurak kolore-lauekin eta forma sinpleekin irudikatzen zituzten. Baina, aldi berean, plazer estetiko hutsagatik ere sartzen zituzten formak eta koloreak, narrazio-asmorik gabe arabeskoak sortzeko. Errealitateko une bat bere baitan irudikatzea baino, emozioak sortzea zen haien xedea. Belaunaldi bereko beste artista batzuen moduan, Inpresionismoa eta tradizio akademikoa ukatzen zituzten.

Horrela, dekorazio-irudiak sortzen zituzten, nahiz eta, lan honetan bezala, ametsezko iradokizunei ere leku egin. Hemen, bidean zehar agertzen diren irudiek, bizitza-ibilbidean zehar emakumeak pasatzen dituen egoerak irudikatzen dituzte: dontzeila gaztea zuriz, emakume modernoa eta ezkontza, elkarrekin doazen bi irudien bidez irudikatuak. Margolan honen izenburua Apirila da: erreferentzia argia egiten dio gaztetasunari eta naturaren zikloen barruko ernaberritzeari.

 

BESTE ATALAK

[Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak]. Sarrera

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Louis Anquetin: Chez Bruant barruan: Le Mirliton (L'intérieur de Chez Bruant: Le Mirliton), 1886-87

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Pierre Bonnard: Ikuzle txikia (La Petite blanchisseuse), 1896

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Henri-Edmond Cross: Itsas zakarra (La mer clapotante), Ca. 1902-05

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Maurice Denis: Apirila (Anemonak) [Avril (Les anémones)], 1891

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Charles Filiger: Emakume gaztea otoitzean atzealdean paisaia duela (Jeune femme priant sur fond de paysage), Ca. 1903

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Maximilien Luce: Écoleko kaia, Paris, ilunabarrean (Quai de l'école, Paris, le soir), 1889

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Camille Pissarro: Artaldea, Éragny-Sur-Epte (Le troupeau de moutons, Éragny-Sur-Epte), 1888

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Paul Ranson: Soilunea edo basoaren ertza ("La Clairière" edo "L'orée du bois"), Ca. 1895

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Odilon Redon: Itsasontzia (La barque), 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Georges Seurat: Artistaren ama, eserita (La mère de l'artiste, assise), 1882 eta Atezaina (Concierge), 1884

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Paul Signac: Saint-Briac. balizak Opus 210 (Saint-Briac. les balises Opus 210), 1890eko Ekaina

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Henri de Toulouse-Lautrec: Divan japonais, 1892-93

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Felix Vallotton: Exekuzioa (L'exécution), 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Théo Van Rysselberghe: Kalf-eko errota Knokke-n (Flandesko errota) [Le moulin du Kalf à Knokke (Moulin en Flandre)], 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Édouard Vuillard: Dama partida (La partie de dames), 1899

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago