Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
Felix Vallotton: Exekuzioa (L'exécution), 1894
Édouard Vuillard: Dama partida (La partie de dames), 1899
Iruzkinak
Théo Van Rysselberghe: Kalf-eko errota Knokke-n (Flandesko errota) [Le moulin du Kalf à Knokke (Moulin en Flandre)], 1894
- Izenburua:
- Théo Van Rysselberghe: Kalf-eko errota Knokke-n (Flandesko errota) [Le moulin du Kalf à Knokke (Moulin en Flandre)], 1894
- Erakusketa:
- Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
- Gaiak:
- Espazioa | Paisaia | Hogeiak
- Mugimendu artistikoak:
- Fauvismoa | Neoinpresionismoa
- Teknikak:
- Dibisionismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rysselberghe, Théo van | Seurat, Georges
Théo van Rysselberghe Neoinpresinosmoaren ordezkari nagusia izan zen Belgikan. Dibisionismoaren teknika erabiliz bere inguruko paisaiak margotu zituen, obra honetan ikus daitekeen moduan. Parisen Georges Seuraten lana ezagutu ondoren, paisaia flandestarreko errota ikusgarriak kolore puruen banako pintzelkaden bidez gorpuztu ziren bere margolanetan. Horrela lortzen zuen eguzkiaren argiak azalera desberdinetan hartzen zuen aldaketak jasotzea, belarraren tonu desberdinetan edo egurraren aberastasun kromatikoetan ikus dezakegun moduan. Hala ere, bere garaiko beste neoinpresionista batzuek ez bezala, espazioa perspektiba tradizionalaren arauen arabera irudikatzen jarraitu zuen, hura lautzeko asmorik gabe.
Van Rysselberghek rol garrantzitsua izan zuen Neoinpresionismoa Europa mailan hedatzeko orduan. Izan ere, artistak Hogeiak izeneko taldea sortu zuen Bruselan, garaiko abangoardiako artea hedatzeko xedearekin. Horretarako, Parisko mende amaierako ordezkari nagusiak gonbidatu ohi zituen tokiko pintoreekin batera beren lana erakustera. Gainera, bere belaunaldiko artista askok egin zuten moduan, beste diziplina batzuk ere landu zituen, artea eguneroko bizitzara eramateko asmoarekin. Adibidez, ltzariak , kartelak eta katalogoak diseinatu zituen. Bere ibilbide amaieran Parisera joan zen bizitzera eta bertan kolore biziagoekiko interesa sustatu zuen. Horrela, pintore fauvisten lanera gerturatu zen eta haien lana Belgikan ere promozionatu zuen.