Edukira zuzenean joan

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak

Maurice Denis: Apirila (Anemonak) [Avril (Les anémones)], 1891

Info gehiago

Maximilien Luce: Écoleko kaia, Paris, ilunabarrean (Quai de l'école, Paris, le soir), 1889

Info gehiago

Iruzkinak

Charles Filiger: Emakume gaztea otoitzean atzealdean paisaia duela (Jeune femme priant sur fond de paysage), Ca. 1903

Izenburua:

Erakusketa:
Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
Gaiak:
Erlijioa | Espiritualtasuna
Aipatutako artistak:
Filiger, Charles

Erruki emozio apal bat, fede epela eta zalantza gabea: hori da lan honetako konposizio orekatuan eta kolore bizietan dagoena. Eszena markoztatzen duen eta hura zonalde kromatikoetan zatitzen duen dekorazio-orlak Erdi Aroko elizetako beirateak ekartzen dizkigu burura. Gaztearen jarrerak, otoitz egiteko eskuak elkartuta eta begirada horizontean finkatuta dituela, ikono bizantinoen konposizioa eta transzendentzia-zentzua gogorarazten dizkigu. Bere aurpegiera delikatuak eta ile-horiak Italiako trecento eta quattrocento-ko birjina eta santuetan pentsatzera eramaten gaituzte. Iraganeko artearekiko erakarpen indartsua eta fede erlijiosoa zentzu transzendentearekin irudikatzeko asmoa erakusten duten erreferentzia ugari ditu pintura honek.

Horrelakoa da Paul Gauguinen jarraitzaile sutsua zen Charles Filigeren lan hau. 1880ko hamarkadan, Gauguinek Martinikan igaro zuen denboraldi bat, naturarekin harreman estuago bat bilatu nahian. Frantziara bueltatu zenean Pont-Aven Bretainiako herrian kokatu zen, hiriko bizitzatik urrundu nahi zuten beste hainbat pintoreren antzera. Gauguin -en ikerketak bere taldeko pintore asko animatu zituen bide beretik lan egitera, eta horrela garatu zen Sintetismoa. Lan honetan eskola horretako zenbait ezaugarri nabaritzen dira, hala nola, perspektiba tradizionala ukatzea, formak kolore-lauko azaleretara murriztea eta espiritualtasunaren bilaketa.

Erdi Aroko oihartzunengatik, pentsa genezake landa-paisaia horretan otoitz egiten ari den neska gazteak Ama-Birjina edo Joana Arc-ekoa irudikatzen duela. Lan hau Ohar kromatikoak izeneko ziklo bati dagokio. 1900e an ekin zion zikloari artistak, eta hura osatzen duten konposizioen simetria da haien ezaugarri nagusia.

BESTE ATALAK

[Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak]. Sarrera

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Louis Anquetin: Chez Bruant barruan: Le Mirliton (L'intérieur de Chez Bruant: Le Mirliton), 1886-87

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Pierre Bonnard: Ikuzle txikia (La Petite blanchisseuse), 1896

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Henri-Edmond Cross: Itsas zakarra (La mer clapotante), Ca. 1902-05

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Maurice Denis: Apirila (Anemonak) [Avril (Les anémones)], 1891

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Charles Filiger: Emakume gaztea otoitzean atzealdean paisaia duela (Jeune femme priant sur fond de paysage), Ca. 1903

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Maximilien Luce: Écoleko kaia, Paris, ilunabarrean (Quai de l'école, Paris, le soir), 1889

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Camille Pissarro: Artaldea, Éragny-Sur-Epte (Le troupeau de moutons, Éragny-Sur-Epte), 1888

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Paul Ranson: Soilunea edo basoaren ertza ("La Clairière" edo "L'orée du bois"), Ca. 1895

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Odilon Redon: Itsasontzia (La barque), 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Georges Seurat: Artistaren ama, eserita (La mère de l'artiste, assise), 1882 eta Atezaina (Concierge), 1884

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Paul Signac: Saint-Briac. balizak Opus 210 (Saint-Briac. les balises Opus 210), 1890eko Ekaina

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Henri de Toulouse-Lautrec: Divan japonais, 1892-93

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Felix Vallotton: Exekuzioa (L'exécution), 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Théo Van Rysselberghe: Kalf-eko errota Knokke-n (Flandesko errota) [Le moulin du Kalf à Knokke (Moulin en Flandre)], 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Édouard Vuillard: Dama partida (La partie de dames), 1899