Edukira zuzenean joan

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak

Louis Anquetin: Chez Bruant barruan: Le Mirliton (L'intérieur de Chez Bruant: Le Mirliton), 1886-87

Info gehiago

Henri-Edmond Cross: Itsas zakarra (La mer clapotante), Ca. 1902-05

Info gehiago

Iruzkinak

Pierre Bonnard: Ikuzle txikia (La Petite blanchisseuse), 1896

Izenburua:
Pierre Bonnard: Ikuzle txikia (La Petite blanchisseuse), 1896
Erakusketa:
Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
Gaiak:
Genero-margoa | Paris
Mugimendu artistikoak:
Akzionismoa
Artelan motak:
Litografia
Aipatutako artistak:
Bonnard, Pierre

XIX. mende amaierako Parisko emakume askok bezala, neska honek garbitokien industrian lan egiten du. Bere silueta, orban beltz bat baino ez, ia bera bezain handia den arropa zuriz betetako saskiaren pisuak azpiratzen du. Pierre Bonnardek gizarte-kritika egiteko asmorik ez zuen arren, honako hau bezalako lanetan Parisko eguneroko bizitza islatu zuen: kasu honetan, zehazki, ikuztegietako emakume eta neskek egiten zuten lan gogorra azaltzen da.

Halaber, Bonnarden lanaren ezaugarrietako bat da forma eta bolumenak kolore-lauko orbanetara murriztea, xehetasunik gabe. Ezaugarri hori talde artistiko desberdinen pinturan errepikatzen da, sintetisten edo nabien kasuan esaterako; horren asmoa ez da errealitatea antzematen den moduan zehaztasunez imitatzea, baizik eta hura sinplifikatu eta emozio bat irudikatzea. Artista horiek errealitatea irudikatzeko beste forma batzuk bilatzen zituzten, pintura inpresionistaren argazki-asmoarekin kontrajarrita. Horretarako, irudi japoniarrak bezalako lanak izan zituzten inspirazio iturri.

Kolore-lauez gain, lan honek ezohizko perspektibaren erabilera, bolumen eskasa, ingerada beltzak eta enkoadraketa asimetrikoa partekatzen ditu grabatu japoniarrekin.

Pierre Bonnardek berrikuntza horiek guztiak aplikatu zizkion litografiari. Izan ere, eskakizun teknikoei zegokienez, litografia bitarteko egokia zen esperimentatzeko, kolorearen erabileragatik eta merkeagoa izateagatik. Bonnardi gainera, zirkuitu artistiko murriztua gainditu eta pertsona kopuru handiago batengana iristeko teknika horrek zuen gaitasuna interesatzen zitzaion. Pintore eta grabatzaile hau Les nabis izeneko taldearen sortzaileetako bat izan zen. Nabis izenak jatorri hebrearra du, eta literalki "profetak" esan nahi du. Nabien helburuetako bat artearen mugak hedatzea zen hain zuzen ere: elite artistikoa gainditu nahi zuten, aplikatutako arteen bidez sormenak eguneroko bizitza har zezan.

Horregatik, landu zituen estanpak Bonnardek buru-belarri, baita kartelak edo antzerkiko eszenografien diseinuak ere. Kartelgile gisa publikoaren gorespena jaso zuen 1891n , xanpain marka bat merkaturatzeko diseinatu zuen kartel batek sari bat jaso zuenean. Bost urte beranduago, Ambroise Vollard galeristak bere galeria berria iragartzeko kartela egiteko enkargua egin zion, estanpen erakusketa batekin batera. Horien artean zegoen hemen ikusgai dugun Ikuzle txikia.

BESTE ATALAK

[Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak]. Sarrera

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Louis Anquetin: Chez Bruant barruan: Le Mirliton (L'intérieur de Chez Bruant: Le Mirliton), 1886-87

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Pierre Bonnard: Ikuzle txikia (La Petite blanchisseuse), 1896

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Henri-Edmond Cross: Itsas zakarra (La mer clapotante), Ca. 1902-05

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Maurice Denis: Apirila (Anemonak) [Avril (Les anémones)], 1891

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Charles Filiger: Emakume gaztea otoitzean atzealdean paisaia duela (Jeune femme priant sur fond de paysage), Ca. 1903

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Maximilien Luce: Écoleko kaia, Paris, ilunabarrean (Quai de l'école, Paris, le soir), 1889

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Camille Pissarro: Artaldea, Éragny-Sur-Epte (Le troupeau de moutons, Éragny-Sur-Epte), 1888

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Paul Ranson: Soilunea edo basoaren ertza ("La Clairière" edo "L'orée du bois"), Ca. 1895

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Odilon Redon: Itsasontzia (La barque), 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Georges Seurat: Artistaren ama, eserita (La mère de l'artiste, assise), 1882 eta Atezaina (Concierge), 1884

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Paul Signac: Saint-Briac. balizak Opus 210 (Saint-Briac. les balises Opus 210), 1890eko Ekaina

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Henri de Toulouse-Lautrec: Divan japonais, 1892-93

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Felix Vallotton: Exekuzioa (L'exécution), 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Théo Van Rysselberghe: Kalf-eko errota Knokke-n (Flandesko errota) [Le moulin du Kalf à Knokke (Moulin en Flandre)], 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Édouard Vuillard: Dama partida (La partie de dames), 1899

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago