Edukira zuzenean joan

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak

[Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak]. Sarrera

Info gehiago

Pierre Bonnard: Ikuzle txikia (La Petite blanchisseuse), 1896

Info gehiago

Iruzkinak

Louis Anquetin: Chez Bruant barruan: Le Mirliton (L'intérieur de Chez Bruant: Le Mirliton), 1886-87

Izenburua:
Louis Anquetin: Chez Bruant barruan: Le Mirliton (L'intérieur de Chez Bruant: Le Mirliton), 1886-87
Erakusketa:
Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
Gaiak:
Kolorea | Genero-margoa | Paris
Mugimendu artistikoak:
Neoinpresionismoa
Teknikak:
Kloisonismoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Anquetin, Louis | Toulouse-Lautrec, Henri de

Oraingo honetan, pintura gizarte-kronika bilakatzen da eta uneko abangoardia kultural eta artistikoa erakusten du. XIX. mende amaieran, Aristide Bruant kabaret-abeslari ezaguna zen Montmartren. Auzo horretan uneko artistak hartu ohi zituen lokal bat zegoen. Lan honetan lokalaren barrualdea ikus dezakegu; hondoan, zutik barraren gainean, Bruant bera nabarmentzen da, alkandora gorriarekin.

Koadroaren erdialdean, Anquetinek Parisko gaueko bizitzako ezinbestekoa zen pertsonaia irudikatzen du: Louise Weber dantzaria, La Goulue “Tripontzia” ezizenaz ezaguna. Koadroko protagonisten artean pintoreak ere badaude: Toulouse-Lautrec, esaterako, ezkerraldean ageri da, eta erraz identifikatu daiteke, xistera jantzita daramalako. Erdialdean, eskua mahai gainean duela, Émile Bernard dago. Eskuinaldean, bizkarrez, Albert Grenier. Horiek guztiak, erretratatuta agertzen diren beste artista batzuekin batera, margolan honen egilearen lagunak ziren: Louis Anquetinenak, alegia. Ezaugarri estilistiko eta interes artistiko desberdinak zituzten arren, pintore horiek guztiek Fernand Cormon-en tailerrean ikasi zuten, eta bertan ezagutu zuten elkar.

Anquetinek aretoko giro epela jasotzeko trebetasuna adierazten du hemen: poztasuna alde guztietan, Montmartreko zalaparta, gas-lanparekin argiztatutako lokala eta zigarroen ketan bildutako giroa. Zentzu horretan, tradizio inpresionistaren oinordekoa da artista. Hala ere, lan honek argi erakusten du Gauguin-en Pont-Aven eskolaren eragina, haren kolore-eremu bizi, lau eta ongi bereizien bitartez.

Urte horietan, Anquetinen pinturak Kloisonismo delako generorantz jo zuen. Cloisonner hitza frantsesetik dator, eta "banandu" esan nahi du. Erdi Aroan cloisonné teknika urregintzarekin lotzen zen. Teknika horri esker, konpartimenduak egiten zituzten objektu metalikoetan, ondoren beiraztatutako esmalteekin betetzeko. Modu horretan, kolore lauko eremu zabalak lortzen ziren, ingerada lodiekin mugatuta, elizetako beirateetan bezala. Anquetinek ideia bera erabiltzen zuen pinturan: kolore bizi eta distiratsuak, modu lauan aplikatuak eta silueta batez inguratuak. Ezaugarri horiek bat datoz estanpa japoniarrarekin; izan ere, garai hartan Parisen zabaltzen ari zen hori, eta artisten artean eragin handia izan zuen.

BESTE ATALAK

[Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak]. Sarrera

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Louis Anquetin: Chez Bruant barruan: Le Mirliton (L'intérieur de Chez Bruant: Le Mirliton), 1886-87

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Pierre Bonnard: Ikuzle txikia (La Petite blanchisseuse), 1896

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Henri-Edmond Cross: Itsas zakarra (La mer clapotante), Ca. 1902-05

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Maurice Denis: Apirila (Anemonak) [Avril (Les anémones)], 1891

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Charles Filiger: Emakume gaztea otoitzean atzealdean paisaia duela (Jeune femme priant sur fond de paysage), Ca. 1903

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Maximilien Luce: Écoleko kaia, Paris, ilunabarrean (Quai de l'école, Paris, le soir), 1889

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Camille Pissarro: Artaldea, Éragny-Sur-Epte (Le troupeau de moutons, Éragny-Sur-Epte), 1888

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Paul Ranson: Soilunea edo basoaren ertza ("La Clairière" edo "L'orée du bois"), Ca. 1895

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Odilon Redon: Itsasontzia (La barque), 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Georges Seurat: Artistaren ama, eserita (La mère de l'artiste, assise), 1882 eta Atezaina (Concierge), 1884

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Paul Signac: Saint-Briac. balizak Opus 210 (Saint-Briac. les balises Opus 210), 1890eko Ekaina

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Henri de Toulouse-Lautrec: Divan japonais, 1892-93

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Felix Vallotton: Exekuzioa (L'exécution), 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Théo Van Rysselberghe: Kalf-eko errota Knokke-n (Flandesko errota) [Le moulin du Kalf à Knokke (Moulin en Flandre)], 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Édouard Vuillard: Dama partida (La partie de dames), 1899

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago