Edukira zuzenean joan

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak

Henri de Toulouse-Lautrec: Divan japonais, 1892-93

Info gehiago

Théo Van Rysselberghe: Kalf-eko errota Knokke-n (Flandesko errota) [Le moulin du Kalf à Knokke (Moulin en Flandre)], 1894

Info gehiago

Iruzkinak

Felix Vallotton: Exekuzioa (L'exécution), 1894

Izenburua:
Felix Vallotton: Exekuzioa (L'exécution), 1894
Erakusketa:
Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
Gaiak:
Artea eta komunikabideak | Artea eta politika | Heriotza | Anarkismoa
Artelan motak:
Xilografia
Aipatutako artistak:
Vallotton, Félix

Argi zuri bizi baten pean, hiltzera kondenatua gillotinarantz bultzatzen dute bi gizonek. Borreroak bere besoa luzatzen du zigortua bere patura erakartzeko. Eta bitartean, bere atzean, beste hiru pertsonek ikuskizuna behatzen dute, hiltzeko makina bateko pieza trukagarriak diruditen soldaduen atzetik; horiek lerroan daude, uniformez jantzita eta geldi.

Felix Vallotton-ek heriotza ikuskizun gisa behatzearen gaineko hausnarketa egiten du lan honetan. XIX. mendearen azken hondarretan exekuzio publikoak egiten jarraitzen zuen mendebaldeko Europako herrialde bakarrean gainera: Frantzian. Obra honek karga politiko handiagoa hartzen du testuingurua kontuan hartzen badugu: koadroa margotu baino hilabete batzuk lehenago publikoki exekutatu zuten anarkista bat Frantziako presidentea hiltzeagatik. Vallottonek haren ideia politiko berdinak zituen.

Baina egiten duen hausnarketan, artistak ez du posizio etikorik bere gain hartzen: galdera bat botatzen digu, besterik ez. Kokaleku deseroso batean ipintzen gaitu ikusle moduan, norbaiten alde ezartzeko, ikuskizuna ikusi edo ez erabakitzeko. Geu, ikusle gisa, kondenatuaren bizkarrean beltzez jantzita dauden gizonen artean egon gintezke. Halaber, haren beldur keinua ikusteko bezain gertu gaude beragandik, eta bere gorputzaren zurruntasuna egiazta dezakegu, gillotinarantz joateari uko egiten dion gorputzarena, alegia. Hala ere, gure begiradatik gertuen dagoen pertsonaia borreroarena da.

Vallottonek konposiziorako duen trebetasunari esker, dilema moral hauetan murgildu gaitzake . Gai hauekiko zuen interesak ez zion bere konpromiso politikoari erantzuten, urte haietan Parisko kazetaritzatik eratorritako ezagutzari baizik. Garaiko prentsan, gertaeren atalari geroz eta garrantzi handiagoa ematen zitzaion. Bertan modu esajeratuan ematen zen krimenei, istripuei eta hondamendiei buruzko informazioa, hiritarrengan morboa elikatzeko helburu bakarrarekin.

Vallottonek gainera, ahalegin berezia egiten zuen argiaren tratamendua lantzeko orduan, eszenari indar dramatikoa emateko asmoarekin. Gauaren iluntasunean, soldaduak ia ez dira ikusten, plantxa xilografikoaren egurrean zizelkatutako lerro zuri arin batzuei esker ez bada. Argi zuridun zonalde handiek kondenatuaren gainean eragiten dute; eremu horiek egurra harrotuz lortu dira, figura mugatzen duten lerro gutxi horiek besterik ez uzteko erliebean. Garbi ikusten da obra honetan artistak modu bikainean menperatzen zuela grabatuaren teknika. Jarduera horri esker ospe handia lortu zuen mende amaierako Paris hirian eta bere garaiko argitalpen nagusiekin lan egin zuen.

BESTE ATALAK

[Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak]. Sarrera

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Louis Anquetin: Chez Bruant barruan: Le Mirliton (L'intérieur de Chez Bruant: Le Mirliton), 1886-87

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Pierre Bonnard: Ikuzle txikia (La Petite blanchisseuse), 1896

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Henri-Edmond Cross: Itsas zakarra (La mer clapotante), Ca. 1902-05

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Maurice Denis: Apirila (Anemonak) [Avril (Les anémones)], 1891

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Charles Filiger: Emakume gaztea otoitzean atzealdean paisaia duela (Jeune femme priant sur fond de paysage), Ca. 1903

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Maximilien Luce: Écoleko kaia, Paris, ilunabarrean (Quai de l'école, Paris, le soir), 1889

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Camille Pissarro: Artaldea, Éragny-Sur-Epte (Le troupeau de moutons, Éragny-Sur-Epte), 1888

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Paul Ranson: Soilunea edo basoaren ertza ("La Clairière" edo "L'orée du bois"), Ca. 1895

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Odilon Redon: Itsasontzia (La barque), 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Georges Seurat: Artistaren ama, eserita (La mère de l'artiste, assise), 1882 eta Atezaina (Concierge), 1884

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Paul Signac: Saint-Briac. balizak Opus 210 (Saint-Briac. les balises Opus 210), 1890eko Ekaina

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Henri de Toulouse-Lautrec: Divan japonais, 1892-93

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Felix Vallotton: Exekuzioa (L'exécution), 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Théo Van Rysselberghe: Kalf-eko errota Knokke-n (Flandesko errota) [Le moulin du Kalf à Knokke (Moulin en Flandre)], 1894

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Édouard Vuillard: Dama partida (La partie de dames), 1899

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak, Iruzkina, 2017

Info gehiago